Bilaketa aurreratua

erromerixa
© BUAko guztiak
erromerixa (erremerixa) [erromeria]. iz. (TE). Romería. Arrateko erromerixara jende asko agertzen da beti. / Arrazola desapareziduta dagok; horma zahar bat bakarrik jakak zutiñik. Basarrixa zan, ta tabernia, ta danak... Bolatokixa, ta frontoi txiki bat be bai... Ta garizuman erromerixia hantxe izaten zan. Ostian ez zan egoten, ta danok haraxe, ezkutuan. Jente asko juaten zan hara. Soiñujolia be hangua zan, Bixente Zabala "Txopengua", ta erromerixia bertan eitten zan. Bergaretxeko Eugenio Ubera be etortzen zan soiñuakin ta panderuakin, ta erromerixia! Oingo gaztiak ez dabe estimatzen, oin hori zaratiori, "bum-bum-bum"... Gure salidia beti haraxe izaten zan. San Salbador egunian San Salbadorrera, baiña ostian Arrazolara. Inguru edarra zan, bai... basarri haundixa, ta solo bi ekazen, lau samarrak, ta ikusgarrixa zan parajia. Ataixan frontoi txiki bat jekan, ta Gallastegi pelotarixan epokan ixa egunero etortzen zan horra. Pixkat pelotan ein, ta... Gero egoten zan egurra txikitzeko, ta eskuak eitteko aixkoran eitten zeban, egurra ta ezpala... Eskuak gogortzeko. / Ez doralako beste festa eta erromerixarik nere etxia baiño. (Ibilt 486).
mendi-erromerixa. iz. (ETNO). Romería rural, romería de barrio. "Mendixan, auzuetan, ermittetan... basarri giruan egitten dana" (ETNO). Bi izeten zian, soiñojollia eta bera, Gelatxo eta Mendoxa. Horrek mendi-erromerixa guztietan ibiltzen zian; baiña danetan trikitixak, dana sueltua..