Bilaketa aurreratua

gari-meta
gari-meta. iz. (TE). Montón de gavillas de trigo; almiar de trigo. Garixa ebagi eta piskat lihortu ostian, gari-metetan ipintzen zan. Galburuak gora begira ipintzen ziran beti, eurixa egin ezkero ez zittezen busti (ETNO). / "Montón formado por las gavillas, en espera de la trilla" (TE, 389). Aurten sei gari-meta ein dittugu, eta igez baiño haundixaguak. / Azaua esaten jakon horri. Lagatzen zien... bostekuak esaten zan: bost, bost, bost, bost... Ta gero, egun bat edo bixan euki ta metatu eitten zian, eta tolostuta ipiñi danak. Metia halaxe eitten da: ipintzen dia, lehelengo hiru, gero lau, gero sei... bueltan-bueltan tente, ipiñi ta ipiñi ta ipiñi, ta pentsatzen dozunian "Ba! Nahikua buelta jakak!", gero, buelta bat gorago. Gero goratxuago beste buelta bat, gero goratxuago beste bat, ta azkenian puntia zorrotz-zorrotza! Politto eitten eben batzuek e! Pratikia bihar da horretarako be!. Ik. azao, mutxurixo.