Sarrera nagusia | kanpai-en azpisarrera da. |
Zk. | 0 |
Sarrera | aramaittako |
Aldaerak | aremaittako |
Forma estandarra | abemarietako |
Kategoria gramatikala | Izen arrunta |
Iturria | TE: Toribio Etxebarria (T. ETXEBARRIA, 1998) |
Baliokideak | Hora y campanas del Angelus vespertino. |
Esanahia | Angelusa errezatzeko goixian, eguardixan eta illuntzian joten ziran kanpaiak. Aramaittakuak azkenenguak jo aurretik etxian egon bihar izaten zan jeneralian (ETNO).
|
Adibideak |
· Aramaittakua izan da eta oiñ umiak lotara. / Ha sonado el ángelus y ahora los niños a la cama. (TE)
· Orduan izaten zuan, albakuakin esnatu ta aramaittakuakin erretirau. Illuntzian joten juen aramaittakua. Joten juen aramaittakua ta danak erretirau. "Aramaittakua jo orduko etorri etxera!". Hori izaten zuan illuntabarrian, illuntzian. Udan beranduago, neguan azkarrago. Ta eguardixan, hamabixetako kanpaia: draun... draun... Hamabixetako kanpaia, eguardiko drauna esaten jakuan: draun... Baiña haundixa, e? Hori zuan hamabixak dirala esatiarren jendiari. Zelan erlojurik ez jekan iñok, kanpaia joten juen. Drauna izaten zuan hori. Hamabi joten zittuen: draun... draun... draun... Eta soluan igual eta "han hamabixak joten! Bazkaittarako ordua". / (JE)
|
Erabilera arloa | Ospakizunak eta jaixak |
Oharrak | "Parece corrupción de 'Abe-Marixa'kuan ordua." (TE, 147).
|
Ikusteko | agonixako, albako, bedratziurren, hil-kanpai, draun. |