Ospakizunak eta jaixak


draun.
1 . draun. iz. (TE). Campana mayor del campanario. Kanpantorreko kanpai haundi eta zaratatsuena (ETNO). Draunak bi dira Eibarko kanpantorrian. / Baitta su-kanpaia be, draunian joten da. Ik. hil-kanpai, su-kanpai, hil-draun.
2 . draun. iz. (TE). Campanada ruidosa del mediodía. Parrokixako kanpai haundiñak eguardixan joten zeban kanpaikadia; "eguardiko kanpai haundixa" be esaten jakon (ETNO). Eguardiko lehelengo kanpaia zanetik bedratzigarren drauna amaittu baiño lehen, Galdaramiñotik Portaleraiñok eiñ ei eban behiñ Lopetxuak. / Elixakuen drauna izan da. / Drauna entzun orduko etxera juan bihar izaten zan, bazkaittara. Bestela amak hasarre!. Ik. albako, aramaittako, hil-kanpai, hil-draun.


agonixako [agoniako]. iz. (TE). Toque de las campanas a agonía. "Campana que avisa de los agonizantes para que los vecinos le ayuden con sus oraciones." (TE, 112). Agonixakua izan da eta ez dakit zeiñ hill ete dan. Ik. aingeru-kanpai, albako, aramaittako, bedratziurren, hil-kanpai, elixakuak emon, draun.


su-kanpai. iz. (TE). Campana que avisaba de un incendio en el pueblo. Etxeren batek sua hartzen ebanian, su-kanpaia joten zan elixetan, herri guztiari diar egitteko (ETNO). / "Campana que avisa un incendio o alguna otra calamidad" (TE, 665). Su-kanpaiak dihardu kalian, nun ete da sua? / Su-kanpaia izan da bart. / Eta lehenago, sua hartzen bazeban basarri batek, kanpaia joten eben; su-kanpaiak esaten etsen. Jentia fan deixan amatatzera. Horrek antxiñako historixak dittuk. Hori juan dok pikutara, baiña lehen holaxe zuan!. Ik. etxerre, suaro, hode-kanpai.


1 . draun. iz. (TE). Campana mayor del campanario. Kanpantorreko kanpai haundi eta zaratatsuena (ETNO). Draunak bi dira Eibarko kanpantorrian. / Baitta su-kanpaia be, draunian joten da. Ik. hil-kanpai, su-kanpai, hil-draun.


© Ezezaguna
Anbotoko Señora. iz. ber. (TE). Dama de Anboto; Señora de Anboto. "Folklore. Personaje de leyenda, en cuya existencia real y actual seguían creyendo en el caserío" (TE, 136). Anbotoko Señoria ezagututako baserrittarrak asko ziran lehen. / Anbotoko Señoria, baserriko andrak sarrittan ikusi izan dabe. Ik. lamiña.  Eibarko zahar-zaharrenak ondiokan goguan dauke, amandriari entzunda, antxiña zelan ikusten zan Anbotoko Señoria suzko bola baten itxuria hartuta zeruan hegan gaba-erdixan, mendirik mendi (ETNO).


© F. Loiola
koko-moko jantzi. da/du ad.-esap. (ETNO). Disfrazar(se). Ik. jantzi, koko-jantzi, koko jantzi, koko-txiki egun.


hil-kanpai. iz. (TE). Tañido fúnebre. Bateron bat hil dala abisatzeko kanpaikadak. Hildakua umia zanian kanpaikada ariñaguak joten ziran, errepikia, eta aingeru kanpai be esaten jakon (ETNO). / "Campana que toca a muerto" (TE, 428). Norgaittik ete da hil-kanpaia? / Nik ez jonat ba hil-kanpairik entzun. (Zirik 27). Ik. agonixako, aingeru-kanpai, albako, aramaittako, bedratziurren, su-kanpai, hil-draun.


aratuste egun (aratoste egun). iz. (TE). Carnaval; día de carnaval. Aratoste eguna danetik, koko jantzi dira gure gaztiak. Ik. koko-egun.


katia egin. du ad. (TE). Entrelazar las manos y formar una cadena o cuerda para bailar la 'sokadantza' o aurresku. Eskuak alkarri emon, sokadantzarako katia egitteko. Aurreskua joten ekin orduko tanboliñak, plazan ziran neska-mutillak eitten eben katia eta mutil jatorrenak urtentzen eban erdira, ekarri zeixuen aurrera neskarik ederrena lagun biren erdixan. Han izaten ziran gero saltuak, jirak eta hanka bihurtziak eta jarkerak milla, emakume haren aurrian, hau oso bihurtu arte aurreskolarixa lagun hartzera. Baiña, baimen hau ez zan izaten ikusi barik bestekaldetik atzeskua eitten ebanan ahalegiñak berangana bihurtu gurarik ederra, ez dalako irabaztaillerik beste bat ez bada galtzaille. Ik. sokia egin.


koko-egun. iz. (TE). Día de carnaval. Koko-eguna al da ba gaur horretara janzteko?