Ospakizunak eta jaixak


aratuste (aratoste). iz. (TE). Carnavales; Carnestolendas. "Los tres días de Carnes tolendas" (TE, 148). Aratostiak jendia zoratzeko izaten dira. / Domekan, frontoian jeneralian; astelehenian Kasinuan; martitzenian Rialtuan... Ta gu danian ibiltzen giñan. Hiruretan pixkat ibili, ta komeni jakun lekuan geldittu. Behin juan gintzonazen Kasinora, ta han Kasinuan soziua zonan Luisan anaia; harek organizauta bailia. Ta agure zahar guztiak han; ta guk etara gizonak dantzara! Ala! Ta zaharrenetan etaratzen juan giñan, e? Akordatzen jatan neri; Villavella etara najonan nik. Ta dantzan zelan eitten jonan...! Neuk baiño hobeto eitten jonan dantzan harek! Agure zaharrak! Bueno, agure zaharra ez, baiña gure onduan zaharrak, bertako Kasinoko soziuak. (...) Ta gero, mahaixa erdixan, ta dana pastela! E? Ha zonan sakia, e? Ha zonan sakia ein pasteleri! Orduantxe kendu karetak haretxek jateko! Hor dakaguz erretratuak. Hara! Hi hauxe haiz ta hau Luisa; hau Teresa ta hau neu. Euki be ez dittun eingo igual honek? Badakanaz?. / Aratoste batzuetan koko jaztia nahi ei eban, baña iñok ez igartzeko moduan eta hori etzan (ez zan) gauza erreza. (Zirik 103). / Danen barregarri izan bazan be, Batista kojuak berak ez ei eban gutxi gozau aratoste haretan. (Zirik 103. Ik. koko jantzi, karnabal, koko-txiki egun.  Pluralian erabiltzen da: aratustiak; JMEk Bergaran zaharrak bakarrik erabiltzen dabela diño; Eibarren arrunta da.
aratuste egun (aratoste egun). iz. (TE). Carnaval; día de carnaval. Aratoste eguna danetik, koko jantzi dira gure gaztiak. Ik. koko-egun.
aratuste ibili (aratoste ibili). esap. (TE). Andar de disfraz, disfrazarse; andar disfrazado. Aratustietan koko jantzi. Haura, urte guztian dabill aratoste. Ik. koko jantzi.


hode-kanpai (Hore-kanpai) [hodei-kanpai]. iz. (ETNO). Campana que avisa tormenta. Ekaitza zetorrenian joten zan kanpaia. / Trunboia zetorrenian, hore-kanpaia joten zan elizetan, herritarrak jakiñan gaiñian ipintzeko. Eibarren aspaldi galdu zan ohittura hau, baiña inguruko herri txikixaguetan (Soraluze, Aramaixo...) ointsura arte iraun dau. Hode-kanpaian deira basarrittarrak etxera juaten ziran; aberiak kortan sartu eta kurutzian aurrian kandelak ixotzen ziran, Jaunari soluak eta baratzak gorde zeixazen erregutuz. Plazentzian, esate baterako, maietzeko Santa Kurutz egunetik irailleko Santa Kurutzera joten ziran. Lehenengo Santa Kurutz ermittan joten zan, Plazentziako herritarreri aditzera emoteko. Beste kanpaiak be San Andreskuari erantzutzen hasten ziran. San Andreskuak Han-Han-Han...; eta lasterrera parrokixako kanpai haundixak, draungadaka galdetzen ei zeban Nun-da, Nun-da; eta ondoren mojen konbentukuak janpai-jote azkarraguaz Teilla-tuan, Teilla-tuan, Teilla-tuan... erantzutzen. Nere denporia baiño lehenagokua dok hori, baiña egualdi txarra etorrenian, kanpaia jo eta jentia errezatzen ipintzen juen! Ez dein pasau ezer! Harrixak edo egualdi txarrak ez deixan garixa apurtu, kanpaiak!. / Hore-kanpaiak hasi ziranian ekaitzan barri emoten, estutu zan gure parejia. (Ezten 52). Ik. su-kanpai, hode.  "Plazentzian, ekaitzaren berri emateko jotzen dan kanpaiari esaten zaio. Ohitura honi buruz, ikusi 'Euzko Gogoa' aldizkariaren 2. zenbakia, 1958. urtekoa, 195 orrialdea. Bertan idatzi nuan 'Ore-kanpaia'. Baiona, 1958." (SM ezten, 52).


© ETNO
1 . koko. iz. (TE). Persona disfrazada. "Persona disfrazada o con indumento extravagante" (TE, 493). Oingo urtian koko gitxi ibilli da Aratostietan. / Kokua dirudi daroian soiñekuakin. / Kokotzat ebillen Batista kojua. (Zirik 103). / Koko harek haiñ ei eban Batista kojuaren aide berdintsua. (Zirik 103).


2 . draun. iz. (TE). Campanada ruidosa del mediodía. Parrokixako kanpai haundiñak eguardixan joten zeban kanpaikadia; "eguardiko kanpai haundixa" be esaten jakon (ETNO). Eguardiko lehelengo kanpaia zanetik bedratzigarren drauna amaittu baiño lehen, Galdaramiñotik Portaleraiñok eiñ ei eban behiñ Lopetxuak. / Elixakuen drauna izan da. / Drauna entzun orduko etxera juan bihar izaten zan, bazkaittara. Bestela amak hasarre!. Ik. albako, aramaittako, hil-kanpai, hil-draun.


albako (albatako). iz. (TE). Campanadas del alba, Angelus matutino. Goizian-goixeko Angelusari esaten jakon; goizeko 5,30ak inguruan joten zan.(ETNO). Albakuakin jaikitzen da egunero. Ik. agonixako, aramaittako, bedratziurren, hil-kanpai, draun.


Arratiak. iz. (NA). Fiestas de la Virgen de Arrate; arrates. Iraillan 8xan. Gero Arratiak ezkerok hasten da, mugonduak baltz!: lehengo zaharrak esaten ebena, eta egixa!


Gaztaiñerre egun (Kaztaiñerre-egun). iz. (TE). Día de Gaztaiñerre. Animen egun osteko bigarren astelehena. Gaztaiña erriak eta marraskiluak jaten dira afaltzen (ETNO). / "Segundo lunes (después del día de Animas) del mes de noviembre" (TE, 391). Gaztaiñerre egunian goiaz zuen baserrira, neska eta mutil batzuk. Ik. Animen, Animen egun.


aramaittako (aremaittako) [abemarietako]. iz. (TE). Hora y campanas del Angelus vespertino. Angelusa errezatzeko goixian, eguardixan eta illuntzian joten ziran kanpaiak. Aramaittakuak azkenenguak jo aurretik etxian egon bihar izaten zan jeneralian (ETNO). Aramaittakua izan da eta oiñ umiak lotara. / Orduan izaten zuan, albakuakin esnatu ta aramaittakuakin erretirau. Illuntzian joten juen aramaittakua. Joten juen aramaittakua ta danak erretirau. "Aramaittakua jo orduko etorri etxera!". Hori izaten zuan illuntabarrian, illuntzian. Udan beranduago, neguan azkarrago. Ta eguardixan, hamabixetako kanpaia: draun... draun... Hamabixetako kanpaia, eguardiko drauna esaten jakuan: draun... Baiña haundixa, e? Hori zuan hamabixak dirala esatiarren jendiari. Zelan erlojurik ez jekan iñok, kanpaia joten juen. Drauna izaten zuan hori. Hamabi joten zittuen: draun... draun... draun... Eta soluan igual eta "han hamabixak joten! Bazkaittarako ordua". Ik. agonixako, albako, bedratziurren, hil-kanpai, draun.


koko-txiki egun. iz. (ETNO). Viernes Flaco. Ik. aratuste.


koko-jantzi. iz. (TE). Disfraz. Badira urte guztian koko jantzixa erabiltzen dabenak. Ik. koko jantzi, koko-moko jantzi, koko-txiki egun.