patata. iz. (TE). Patata (Solanum luberosum). "Patatia": Eibarren ez dogu beste modutara esaten. / Patata gorrixa oin ikusi be ez da eitten! Oso gitxi! Eta patata baltza bapez. Patata baltza zan morau-moraua azala, ta barrua zuri-zuri-zurixa. Holako patatarik ez dot ikusi nik...?! Lehenago horretxek: gorrixa eta baltza. Patata zurixa gerratik honuzkua da. Orduan etorri zan eskarabajua be, patata-kokua!.
patata-koko. iz. (ETNO). Patatero; escarabajo de la patata (Leptinotarsa decemlineata). Patata gorrixa oin ikusi be ez dok eitten! Eta patata baltza bapez. Oingua, patata zurixa, gerratik honuzkua dok. Orduan etorri zuan eskarabajua be, patata-kokua! Alemaniatik ekarri ebela esaten juek, eta gehixago ez dok ezkutau! Aurretik ez jeuan patata-kokorik; iñok ez juan ezautzen!. Ik. kakalardo, eskarabajo.
patata-urte. iz. (NA). Año de patata abundante. Aurten patata-urte da, e? Aurten patatia asko izengo da: sartu dabenak! sartu ez dabenak e...