2 . tornu (dornu ). iz. (TE). Tornillo de banco. Biharreko bankuari edo mahaixari lotuta, esku-biharretarako, limarixak eta ajustadoriak pieziari oratzeko darabixen erreminttia (ETNO). Armerixako eta taillarretako berbia da.
Aberastu zalakuan, lehelengo eiñ eban gauzia, dornua ibaira jaurti. / Argi-mutilla jarrirak tornu aurrian, gaur berandura arte biharra ein biharko juat eta. / Kasketaldixa emon, eta lanerako tornua jaurti eban ibaira. / Tornuan lotzerakuan, zapalunia ein detsazu kañoi honi. / Espaiñian eta inguruetan fabrikante agertzen zan montadore harek, ez eban dornua limarako eta torniua zuluetarako baiño beste elementorik eskillarape baten. / Mugimentua daukan dornua laguntza ona dok grabatzailliandako. Ik. tornu-ardatz, tornu-maratilla, tornu-zil.