urre. iz. (TE). Oro. Gure denborako urre gose madarikatu hau, antxiñako "auri sacra fames" bezelakua. / Damaskiñaugintzan urriakin eitten diran dibujuak bai dirala benetan ikusgarrixak. / Baiña nik ez dakitt zer ikusi bihar dogun, urriakin urri gabiz, eta damaskiñauko biharrok gelditzera doiaz.
urre-alanbre. iz. (ETNO). Alambre de oro de 0'7 a 0'8 mm para el damasquinado en relieve; alambre de oro; hilo grueso de oro. Damaskinatzailliak, erliebe-damaskinaurako erabiltzen zeben urre-hari lodixari "alanbria" deitzen zetsen.
Sarri 0,8 mmko hari lodixa saltzen gentsen damaskinatzaillieri erliebe biharretarako, eta gero, eurak, terrajan pasau eta nahi eben neurrira jartzen eben. / Guk erliebe-damaskinaurako urre-hari lodixari "alanbria" deittu izan jetsagu beti. Ik. urre-hari.
urre-berde. iz. (TE). Oro con aleación de plata; aleación de oro y plata. "El oro que tiene una fuerte dosis de plata para variar de tono" (TE, 713). Damaskiñauko berbia da.
Urre-berdia amaittu jaku, eta urredunanera juan biharko zara.
urre-hari.
1 . urre-hari. iz. (ETNO). Hilo delgado de oro. Urredunak damaskiñaurako prestatzen eban (normalian) 0,07 mm-ko hari meheia. Lodiera diferentetako harixak egitten ziran.
Geuk 400 gramoko karretian eukitzen genduan urre-harixa eta gramoka saldu. / Urre-harixa (meheia) da damaskinauan 2. eragiketan erabiltzen dana.
2 . urre-hari, lodi. iz. (ETNO). Alambre de oro; hilo grueso de oro. Urredunak erliebe-damaskiñaurako prestatzen eban 0,7-0,8 mm-ko harixa.
Sarri 0,8 mmko harixa saltzen gentsen damaskinatzaillieri erliebe biharretarako, eta gero, eurak, terrajan pasau eta nahi eben neurrira jartzen eben. Ik. erliebe-damaskinau, urre-alanbre.
urre-kolore. izond. (NA). Dorado,-a, color dorado. Mozolua, klase bat da "gaberdikua" esaten jakona. Mozoluak, hamen hiru klase ero ibiltten dia, eta txiki-txiki bat da polittena, urre-koloreko zer bat.
urre-lingote. iz. (ETNO). Lingote de oro. Urrezko lingotia, urredunak, urre-orrixa eta urre-harixa prestatzeko lehengaitzat erabiltzen ebana.
Urre-lingotia Donostian erosten genduan eta Bilbon be bai. Laminau eitten genduzen orrixak eitteko eta trefilau alanbria eta harixa eitteko.
urre-orri. iz. (ETNO). Lámina de oro. Urredunak damaskiñaurako prestatzen eban (normalian) zentesima bateko (0,01 mm) urrezko txapa edo xafla mehia. Zentesima biraiñokuak (0,02 mm) be egitten ziran.
Gramoka saltzen gentsen urre-orrixa damaskinatzaillieri. / Orrixa eittia zan sekretua, harixa eittia errezagua. / Gero, reliebia eitteko erosten genduan alanbre lodixa; eta gero geuk eitten genduan mehetu, terrajekin. Segun zer reliebe edo zer figua, ba, neurrira mehetu. Segun zelan ein bihar zan, orri lodixagua edo mehiagua; eta harixa be lodixagua... Guk Txomiñenian onena erabiltzen genduan beti, baiña beste batzuek mehiagua erabiltzen juen, merkiago eitteko. Ik. urre-txapa.
urre-txapa. iz. (ETNO). Lámina de oro. Grabauko berbia da. Urredunak damaskiñaurako prestatzen eban (normalian) zentesima bateko (0,01 mm) urrezko txapa edo xafla mehia. Zentesima biraiñokuak (0,02 mm) be egitten ziran.
Ik. urre-orri.
urre-txorta. iz. (ETNO). Madeja de oro. Urre-matazia, gitxi gorabehera gramo batekua.
Harixa saltzen genduan jeneralian txortia "madejia". Txortia gramo bat ingurukua, gramo bat. Ta txapia izaten zan, ba, eurak esaten eben. Batzuek esaten eben 30 zentimetro; beste batzuk, igual, 10 gramo. Gramoka. Harixa beti txortia. Ta gero eurak soltatzen eben, ta jeneralian batzen eben, orduan, harixa, karretian. Egurrezko karretia izaten zan. Hantxe batzen eben eurak. Karretia ipini han ultzeren baten-edo batuta, ta hantxe "ti-ti" harixa. Holaxe eitten eben. Apurtu be eitten zan sarrittan, e? Hain mehia, "ti", ikutua bakarrik bihar eban!.