zu. izord. (TE). Tú; usted. "Nominativo, vocativo y acusativo de la segunda persona del singular en tratamiento de respeto" (TE, 744). Oiñ egunian forma neutruena da, sasoin baten errespetuzkua bazan be. Nominatiboko formia da.
Zu zara munduan gizonik onena. / Beti zu, ederrori, erromerixetako erregiña. / Bedinkatua zu, andra guztien artian. / Nere onerako edo txarrerako, ni zu baiño zaharrago naiz. / Nik zuretako, daukaran guztia. / Hamen gatoz zuregana, aitzen emoteko asmuan... / -Norengandik ikasi dozu berba zatar hori? -Zuregandik. / Zuk joten dozu soiñua harek beziñ ondo. / Zer itxaropen izan neike nik zuregandik gauza gatxetan? (Ibilt 485).
Ik. hi, zeu, zure, bata zu eta bestia ni. Deklinaziñoko kasu markak hartu leikez: "zuk" (ergatibua), "zuri" (datibua), "zuretako /zuretzat /zuretzako" (destinatibua), "zuregana" (adlatibua), "zuregandik" (ablatibua)...
zu egin. du ad. (TE). Hablar / tratar de "usted". Zuka egin. / "Hablar en usted de respeto" (TE, 744).
Asko gaztiagua izan arren, "zu" ein detsa. Ik. hi egin, hiketan egin, hittano egin, zuketan egin.