1 . artian [artean]. adlag. (TE). Entre tanto; todavía; mientras tanto; hasta entonces. Denborazkua; sasoi haretan.
Hirurogeta hamar urteko aldendu biharra izan eben; artian, erbesteko ogi garratza, negarrekin beratutakua eruaten eben agora. / Ta hori gertatzen zan artian, bestia han egoten ei zan, olen bestaldian. (Zirik 106).
/ Eta hala iraun eben, bai batak eta bai bestiak, gutxienez ordulaun baten; arte(an) fraillia, konturaturik ez ebena ostalarixak intenziño txarrik bere aurka, konfesau zetsen zer kaskilkerixak sortu eban danen atsekabe hura. (Ibilt 462).
/ Eta hau esanaz, bata jarraixan eta bestia igesik ebizen bixak gelan jiran, arte(an) ixa harrapauan, atara eban ordiazko frailliorrek ezkutuan zeroian makilla sendua, eta neurtu zetsan bizkarra tentatzailliari. (Ibilt. 464).
/ Neskamia, artian, heldu zan antxintxinketa baten etxeko-andriagana. (Ibilt 474).