karatx [karaitz]. iz. (ETNO). Piedra caliza. Ni gaztie nitzala karabixetako harrixa etaratzen Urkon! Karabixek karatxa biher dau; karabixa eingo bada karatxa bihar! Eta karatxa eguan Urkon, goixen. Ta hara juten nitzan ni, granujie, astuakin! Goguan dakat bete-betien; nik eukiko nittun lau-bost urte orduen, baiña astuan ondorien, banekixen parajie nun eguen ta juen. Ta han Arandoko lau bat gizon harri-ataratzen! Mendixen burdixekin harrittan jentie. Urkoraiño, nik, astuakin bazkarixe eruaten notsen. Ik. kareharri, kare-hatx.