Eibar aldeko hiztegia
Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
© Amaia Olañeta, Argiñe Urkiola
kare. iz. (TE). Cal. Kariakin eindako ziriñagaz zuritzen dira etxiak.
karatx [karaitz]. iz. (ETNO). Piedra caliza. Ni gaztie nitzala karabixetako harrixa etaratzen Urkon! Karabixek karatxa biher dau; karabixa eingo bada karatxa bihar! Eta karatxa eguan Urkon, goixen. Ta hara juten nitzan ni, granujie, astuakin! Goguan dakat bete-betien; nik eukiko nittun lau-bost urte orduen, baiña astuan ondorien, banekixen parajie nun eguen ta juen. Ta han Arandoko lau bat gizon harri-ataratzen! Mendixen burdixekin harrittan jentie. Urkoraiño, nik, astuakin bazkarixe eruaten notsen. Ik. kareharri, kare-hatx.
kare bizi. iz. (TE). Cal viva. "Kalzio oxido anhidroa" (ETNO). Kare bizixak erre eitten dau.
kare-hatx [kare-haitz]. iz. (TE). Piedra caliza, roca caliza. Kare-hatxian izaten dira hobeto artadixak. Ik. kareharri, karatx.
kare-mendi. iz. (TE). Monte calcáreo, monte de caliza. "Formación caliza o calcárea" (TE, 480). Arno be, kare-mendixa.
kareharri. iz. (TE). Piedra caliza. Gure inguruan ugari da kareharrixa, eta kareharrixa dan basuetan, artia eta hurrak. Ik. karatx, kare-hatx.