eskarabajo. iz. (ETNO). Escarabajo de la patata (Leptinotarsa decemlineata). Holakorik ez jeguan lehenago. Hori gerra inguruan agertu zuan gure aldian. Patatia be beste nunbaittetik ekarri juen, patata diferentia, auskalo nundik, eta patata-kokua be orduan agertu zuan, bai, patatiagaz. (...) Eskarabajua dok hori, bai, eskarabajua patata-kokua dok. Ik. kakalardo. Koko hau gerra ostian heldu ei zan Euskal Herrira. Ordura arte, kakalardo erabiltzen zan koleopteruen taldia izendatzeko. Espezie barri hau agertu zanian, barriz, bestiengandik bereiztu bihar zala pentsatu-edo, eta izen barrixa billatu jakon: batetik euskerazko patata-koko asmau zan; bestetik, erderazko eskarabajo hartu zan.