Armagintzia


2 . zuritzaille. iz. (TE). Pulidor. Armerixako berbia da.


harrigiltza. iz. (ETNO). Clave del arco. Arkuan giltza. Suharrizko giltza. Armerixako berbia da.


txispalari. iz. (ETNO). Llavero; chispero. Txispak egitten dittuana. Txispak egitteko lanbidia edo ofiziua dabena. Ik. txispagin, txispero.


abuja (aguja). iz. (TE). Aguja de ignición. Igniziñua eragitten daben piezia. Baskuliari abuja-zulua firi-fariakin eittia, zeregin kakia.


kañoigintza. iz. (TE). Fabricación de cañones; cañonista [oficio]. "El oficio de labrar cañones" (TE, 478). Lehenago, gure aittitten denboretan, kañoigintzia ofizio haundixa izaten zan.


pitxoiko. iz. (TE). Escopeta de pistón. Pitxoikogintzan dihardu, enkargu haundi bat hartu dabela Ameriketatik eta. Ik. pistoiko.


baskula. iz. (ETNO). Báscula. Eskopetian atala, txispian mekanismua daukana eta kartutxuak kamaran sartu ahal izateko kañoiakin baskulatzen dana. Baskulia pieza inportantia eskopetan. Ik. baskulagin.
baskula-buztan. iz. (ETNO). Rabera, apéndice de báscula. Zenbait eskopetak daroiena, baskulia kaxiari lotzeko.


sorgiñari. iz. (ETNO). Decoración asiento en báscula. Baskulian tablia edertzeko egitten dan dibujuari deitzen jako sorgiñarixa.


eskopeta (eskupeta). iz. (NA). Escopeta; fabricación de escopetas. Kazarako su-arma; eskopetagintza. Karzelatik etorri, gose denpora haundixan, eta liman eitten eban harek eskopetan biharra. / Eskupeteri golpe eitteko astirik barik. (Zirik 86). / Eskopeteri sua hartu eraitzeko bihar izaten dabien muelle-realak eitten ziharduan plazentziar batek [...]. (Zirik 69).
eskopetagiñan. ger. (OEH). Fabricando escopetas. Aintziñan, Orbeanian eskupetagiñan eitten ei eben. (Zirik
12).


boixeta [boizeta]. iz. (TE). Resorte acodado de armería. Armerixan erabiltzen dan malguki edo muelle berezi bat (ukondotua), beste resorte normala baiño txikixagua (ETNO). Boixetiak neurriko tenplia bihar dau, hausi barik biharra ein deixan. / Eskopetiak baskulan daroian zenbait pieza txikiren artian "boizetia" deitzen jakon bat be eruaten dau. Ik. bultzagarri, muelle-real.