Basoko animalixen eta piztixen izenak
erbi-tanto. iz. (TE). Rastro o huella de liebre. Magunako baserrittar bat agertu da Giputzanera, erbitxalarixak batzen diran lekura, aitzen emoten erbi-tantuak ikusi dittuala bedar solo baten.
pitotx (potox). iz. (ETNO). Turón (Putorius putorius). Izen hau inguruko herrixetan nahiko arrunta da. Bergara aldian ipurtats be bai, baiña Eibarren ez dogu animalixa honen izenik jaso ahal izan; normalian basakatua.
2 . ur-txakur. iz. (ETNO). Nutria (Lutra lutra). Azkenengoz Saturixon ikusi najuan ur-txakurra. Eta ez dittuk horrenbeste urte izango bez. Hogei-hogetamar urte? Hortxe, gitxi gorabehera. Lehenago beste toki batzuetan be bai: Agiñan, eta Eitzagan... Zaunka moduan egitten juek. Bai, gabian, eta horretxegaittik izena. / Hau ur-txakurra dok. Azkena hortxe Saturixo errekan ikusi najuan. Oin hogei bat urte. Umiak eta dana eitten zittuen hor. Ikusitta nagok ni umiak hilda! Bai! Nobera peskan, eta ño! ur-txakurra hilda. Ik. igabera.
satandera. iz. (TE). Comadreja (Mustela nivalis). "Lit.: señora de ratones" (AZ, 944).
Gure basuetako beste friztixa asko bezela, satanderia be gastau da. / Aixerixia baiño txarragua satanderia. Satanderia oillotokixan sartzen danian, sekulako triskantzia egitten dau harek! Bardin jako oillo bat akabau, ala dozenia. Harek mobitzen dan guztia garbitzen dau. / Satanderia okerra dok, beti gaizki eiñ! Azaldegikuari oilluak jan etsazen. Horren problemia hori dok, beti gaizki eiñ, okerkerixia. Basakatuak be dana jan, ahal dan dana. Ik. ogigaztai. Eibarren asko be gehixago erabiltzen da satandera izena ogigaztai baino. Dana dala, ogigaztai be ezaguna da, inguruko herrixetan holan darabixe eta (Bergaran, Arrasaten, Markiñan...).