Animalixen inguruko berbak


kaka-batzaille. iz.  Idi-probetan erabiltzen da, kaka probalekura jausi ez dein idixen atzetik kaka batzen ibiltzen diranak izendatzeko.


eper-txakur.
1 . eper-txakur. iz. (TE). Perro perdiguero. Eperretarako erabiltzen diran txakurrak: setterra eta pointerra gehixenbat Eper-txakur fiñak diru asko eitten dau. Ik. erbi-txakur, kirikixo-txakur, txinbo-txakur, ehiza-txakur, kaza-txakur, oillagor-txakur.
2 . eper-txakur. izond. (AS). Egoísta. Bere buruandako biharra egitten dabena, eper-txakurrak moduan. Politikuak dagozak klase bi: herrixandako biharra egitten dabenak eta eper-txakurrak. Ik. berekoi, beretzako, berezale, buruzale.


angulera. iz. (TE). Vendedora de angulas. Angulak hazi eta saldu egitten zittuana (ETNO). / "Vendedora de angulas, la propia del caserío que cultiva esta pesca en el estuario de nuestros ríos" (TE, 137). Sasiolako anguleria izan ete da gaur Eibar aldetik?. / Lehen Sasiolan zeguan anguleria eta Eibarrera etortzen zan kalerik kale angulak saltzera.


A. Sarasua. (CC-By-SA)
ehiza-txakur. iz. (ETNO). Perro de caza. Ik. eper-txakur, erbi-txakur, kirikixo-txakur, txinbo-txakur, kaza-txakur, oillagor-txakur.  Entonaziñua zaintze aldera: ehiza-txákur, kaza-txákur.


1 . paseko. izlag. (TE). De paso, migratorio,-a. Txori migratzailliari esaten jako pasekua. Paseko usuen zain ziran garai baten. / Txitxixak klase bi dagozak: pasekua eta bertakua. / Txori asko pasekuak dittuk, pase-sasoian bakarrik ikusten dittuk Eibarren.


epertalari (eperlari). izond. (ETNO). Aficionado,-a a la caza de perdiz. Baroja eperlarixak, beti txakur fiñak. / Gure aitta zanak oillagorretan be jardutzen eban, baiña epertalarixa zan gehixenbat. Eperrak ziran beran afiziño haundiña. Ik. erbittalari, oillagortalari, paselari, zozotalari.


keixapian egin (keixapera juan). esap. (ETNO). Técnica de caza. Egunargittu aurretik keixa baten albuan ipini, eta keixak jatera datozen txorixak harrapatzia. Zozo-birigarruak eta txinbuak harrapatzen dira holan. Neri aittak hamabi urterako egin jestan eskopetia, hamabiko txikixa. Eta, orduan, keixapian egitten genduan. Daguanik eta gauzarik grabiena, keixapia. Han jausten dittuk zozokumak eta danetik. Han ezer ez dok errespetatzen. Baiña lehen kontrolik bez. Dana libre! Baiña keixapia grabia dok, grabia. Ik. keixara, heskeran egin, pikupian egin.


txinbo-txakur. iz. (TE). Perro de caza de pajarillos. Txinbotarako eta zozo-birigarrotarako erabiltzen diran txakur txikixak: Spaniela, cockerra... (ETNO). Ez zan Portugesan txinbo-txakurra lakorik. / Txinbo-txakurrak, ba, kokerrak, eta spanielak, eta holakotxiak... Txakur txikixak, etxekuak: kokerrak zozotan eta galeperretan erabiltzen dira, baiña ez dabe ezertarako balio, beti hankatartian saltoka; Spanielak bai. Horrek gogorraguak dira. Ik. eper-txakur, erbi-txakur, kirikixo-txakur, ehiza-txakur, kaza-txakur, oillagor-txakur.


erbi-txakur. iz. (TE). Perro lebrel. Erbittan erabiltzen diran txakurrak, sarrittan Basset arrazakuak (ETNO). Erbi-txákur horrek, berihala hartzen dau arrastua. / Inguruko erbi-txákurrik onena Ixu Gorrak jekan. / Bere erbi-txakur ta guzti be, [...] ez eban erbi aztarranik be atara. (Zirik 117). Ik. eper-txakur, kirikixo-txakur, txinbo-txakur, ehiza-txakur, kaza-txakur, oillagor-txakur.


oillagortalari (oillagortari). iz. (ETNO). Cazador,-a de becadas, cazador,-a de sordas. Oillagortalari gogorrena hamengo bueltan nere lehengusua izan dok. Harek ixa egunero urtetzen jok kaza-sasoian. Eta ekarri be bai, e? Ekarri be bai. Ik. epertalari, erbittalari, oillagor-txakur, paselari.  Hori izenori txakurrekin eta ehitzarixekin erabiltzen da.