Animalixen inguruko berbak


1 . txori. iz. (TE). Pájaro. Udabarriko goizetan, mendiko txorixen kantuak besteko soiñurik ez dago.


katu-zarpada. iz. (TE). Arañazo de gato, zarpazo de gato. Katu-zarpadia, zoltzen dan zaurixa.


pase. iz. (ETNO). Migración. Txorixekin esaten da.


arratoi-txakur. iz. (ETNO). Perro ratonero.


kirikixo-txakur [kirikio-txakur]. iz. (TE). Perro cazador de erizos. Antxiña kirikixuak harrapatzeko hezitzen ziran txakurrak, gehixenetan arratoi-txakurrak, txakur gogorrak (ETNO). / "Perro rastreador de erizos" (TE, 491). Emilio Portugesak eukan kirikixo-txakurrik onena. / Erbi-txakurra diferentia da, belarri luzia. Ta galiperrena be diferentia da. Galiperra ta eperra eitten dabe, baiña galiperretarako beste razia bihar da. Ta txinbo-txakurra be diferentia da: txikixa, sasikartian sartzeko... Ta kirikixo-txakurrak be bai, txakur ganorabakuak, baiña erakutsitta. Ik. eper-txakur, erbi-txakur, txinbo-txakur, ehiza-txakur, kaza-txakur, oillagor-txakur.


abauts. iz. (ETNO). Butrino de madera para pescar.


1 . eper-txakur. iz. (TE). Perro perdiguero. Eperretarako erabiltzen diran txakurrak: setterra eta pointerra gehixenbat Eper-txakur fiñak diru asko eitten dau. Ik. erbi-txakur, kirikixo-txakur, txinbo-txakur, ehiza-txakur, kaza-txakur, oillagor-txakur.


kaza-txakur. iz. (ETNO). Perro de caza. Kaza-txákurra, honarako, setterra onena! Sasi asko dago-eta! Pointerrak dira dotoriak, emakume politten modukuak; baiña gero sasixa ikusi eta ospa! Eta setterra, barriz, "ra-ra-ra" aurrera beti. Ulia asko eta defensia daka harek. Hamen txakurrak, oillagortalarixak, setterrak; hamarretik hamaika setter. Gero, dagoz txinbo-txakurrak: txikixaguak, horrek belarri-haundixok. Horrek sasixan dira balientiak, eta zozotan, eta txinbotan, eta... Terko batzuk dira; kapazidadia bape, baiña sartu sasixan eta zozua etara arte hantxe! Geratu sekula bez! Familixakua spaniel-a da. Horrek zozotan, ta txinbotan, ta oillagorretan, ta danera! Polibalente! Galeperretan dabizenak hori nahikua dabe; nahikua ta sobra! Oillagorretarako motza geratzen dok, txikixa dok-eta. [...] Eta gero, kirikixo-txakurrak. Arratoi txakurrak kirikixotarako. "Abadiño"k 25 kirikixo hartzen zittuan gau baten, zakukadia!. Ik. eper-txakur, erbi-txakur, kirikixo-txakur, txinbo-txakur, ehiza-txakur, oillagor-txakur.  Entonaziñua: kaza-txákur, ehiza-txákur.


txakur-zaunka. iz. (TE). Ladrido. Txakur-zaunkia entzun dot urriñian.


erbittalari (erbitxalari) [erbitalari]. iz. (TE). Lebrero,-a; aficionado,-a la caza de liebres. Erbittarako zaletasuna daukan kazarixari esaten jako (ETNO). Baziran erbittalarixak, zidarrezko perdigoiakin hildako erbixak harro asko ekartzen zittuenak. / Kazarixak eta peskarixak mordua zeguazen. Ta erbittalarixak asko. Erbixa mordua zeguan hamen. Ta juaten ziran Oizera oiñazian erbittara, Eibartik. Talua eta esnia emoten etsen, juan lotara, ta gero atzera erbittara. Hamen hiru edo lau kuadrilla zeguazen erbittan. Zozola, ta Mertxete, ta... mordua zeguazen erbittalarixak!. Ik. epertalari, oillagortalari, paselari, zozotalari.