Basarriko tresnak
nabasai. iz. (ETNO). Arado. Izena jaso dogu, baiña esangurarik ez. P. Mugika-k hauxe dakar:
"Nabasagi AN, nabasai B = arado de cuatro púas".
narra. iz. (TE). Narria; rastra. Gure aldietako baserri guztietan zan narria, basoko karriuetarako. / Bedarrondotarako burdixa erabiltzen dogu beti, baiña ida-batzen narria sarrixago. Ez dago arrazoirik, baiña kostunbria-edo. Izan be, burdixa eta narria gauza bera dira: partikia, eta erraillak, eta arasak... Burdixari burpillak kendu eta narrian iguala. / Narra gehixen, guk, soloko gauzak etxera ekarteko; bedarra eta arto-maillastua ekartzeko. Eta mendittik gauzak ekartzeko be bai. Ik. lera.
sagar-joteko arka. iz. (ETNO). Arca para machacar y trocear la manzana para la sidra. Sagardaua egitteko sagarra joten dan lekua.
Gaztelu basarriko etxaurrian badagok bat. Bai, hantxe parian, etxaurrian. Ik. sagar-joteko makiña, sagar-joteko mazo.
aizkoletxe. iz. (ETNO). Caja para hachas; agarradero de las hachas. Aizkorak gordetzeko kutxia; baitta heldulekua be.
sagar-joteko mazo. iz. (ETNO). Mazo para machacar y trocear las manzanas para la sidra. Sagardaua egitteko sagarra joteko erabiltzen dan mazua.
Ik. sagar-joteko arka, sagar-joteko makiña.
txalma. iz. (ETNO). Enjalma, albarda. Asto eta mandueri gauzak karriatzeko ipintzen jakuezen egurrezko otarra modoko batzuk. Azpixan bigungarrixa ipintzen jakue, miñik hartu ez deixen.