Basarrixa-Etxia eta gizartia


3 . ardatz. iz. (ETNO). Eje del almiar. Meten erdixan ipintzen dan egurra. Horren inguruan jasotzen da metia. Ik. meta, zil.


kedarratu, kedarratze [kedartu]. da/du ad. (ETNO). Ahumar. Ik. ketan sikatu, ketu.  Berba hau AZk dauka jasota; TEk ez dakar. Gaur egunian, badirudi ketu, ketan sikatu, eta antzerako perifrasisak gehixago erabiltzen dirala.


kargabar. iz. (TE). Carga de leña, haz de leña. Kargabarrak, labarako su-geixa.


araketa. iz. (ETNO). Labrar la tierra con la herramienta denominada en Eibar "aria". Eibarren aria esaten jakonakin lurra labratzia. Garixa eittie, ba... ganauekin goldan, goldiakin goldan! Ta gero aratu ein biher! Hazixe erain, ta gero aratu ariakin! Eukitzen dau horrek ariorrek hogeta lau hortz-edo, ta harekin gero hazixe nahastau. Lurra erabili, harutz ta honutz ganauakin, zoluen. Horrek biharrok guk? Jesus! Sobra ikasitte gaoz! Dozena urte sobra!. Ik. goldaketa, jorraketa, saraketa.


gailleta. iz. (ETNO). Galleta (vasija pequeña); cuenco. Ura hartzeko edo erateko erabiltzen dan ontzi heldulekuduna; txolota. Burdiñoletan erabili izan zan berbia da. Saldia hartzen da katilluaz, haragia txikittu eta ahoratzen da atzamar Jaungoikuak emondakuegaz; ura eraten da gailletiaz. Ik. txolot, antosin.


saratu (saatu), saratze. du ad. (ETNO). Rozar, binar, escardar o arar ligeramente la superficie de la huerta . Lurra azal-azaletik labrau, lur-azala hausteko (lurra gogortu danian), edo bedar txar txikixak kentzeko ezer landatuta ez daguanian. Arto-zuztarrak geratzen diaz, ta zuztarrak atxurrakin saratu; saratu esaten etsen: garbittu bedarra. Gero etortzen zanian zemendixa, ganauak ipiñi ta golda bat sartzen zan, ta harek goldiak lurrari buelta emoten detsa. Ta ondo nahi ebanak biharra eiñ, ha saratutakua, beste lagun bi edo hiru ha bedarra goldazulora sartzen. Geratzen da garbi-garbi!. Ik. jorratu, zopizarriau.


sardau [sagardo]. iz. (TE). Sidra. Ondarruan be sardau onak izaten dira. / Sardaue, hamen Agiñaurrien; sagarra hantxe euen-eta! Bastante eitten eban hak! Baiña iñok erateko gitxi sardaue. Sardaue kalekuek eraten dabe gehitxuago, baiña basarriko sardaue... Ardaue, basarrixen ardaue. Iñoz guk be zaragixak erun genduzen Arandora be. Orduen, politto gastau artien! gastau ta gero triste txamar!. / Meltxor, ataraik pitxar haundi bat sardauz beteta. (Zirik 18). Ik. sagardo.  Sardau da Eibarko formia: "Lo común en Eibar" (TE, 640).


ataka. iz. (ETNO). Portillo. Ate txikixa. Atakia edozein ate txiki izan leike: karobikua, labakua...


aldameneko. iz. (ETNO). Vecino,-a. Bizitza biko etxietan, albokua, aldekua. Ik. auzo, aldeko, auzokourren.


txapiño (sapiño). iz. (ETNO). Chapín, escarpín, tela de hilo que se pone en los pies al calzar abarcas.