Basarrixa-Etxia eta gizartia
ate-oste. iz. (TE). Lugar detrás de la puerta. Esr. Mesede eiñen pagua, ate ostian palua.
/ Esr. Ondo eiñan pagua, ate-ostian palua.
Askia goixan egon / euki. Pesebre alto. "Se dice de donde dan poco de comer" (TE, 177).
Morroi egon zan uezaban etxian, askia goixan.
abarkadun. iz. (TE). Aldeano,-a, casero,-a. Basarrittarrari esaten detsa kaletarrak, askotan zentzu txarrian. Basarrittarrak, barriz, "kalekuma" kaletarrari.
Abarkaduna izan arren, guk aiñako eskolia aldian dau. Ik. basako, kaletar, kalekuma, mendi-mutil.
3 . karga. iz. (ETNO). Carga o cantidad o montón de material que se lleva a cuestas, a la espalda: forraje, género de la huerta, madera o leña. Takada baten norberak lepuan eruan leikian kargia: bedarra, egurra, ganajatekua...
Harek egundoko markia egin juan burdiña troskua eruaten, baiña sekula karga bat lepuan hartu barik egin juan hori markiori, sekula karga bat hartu barik! / Oiñ iñor ez dago basarrixetan usauta karga-naborik eruaten, bedar-kargarik be ez, karga-egurrik be ez.... Ik. zama, besada. Bakarrik edo materixalan izenakin batera erabiltzen da. Izena onduan daukanian materixal izena gehixenetan ondorik doia.
txori-kopeta. iz. (TE). Trenza. "Trenza del pelo" (TE, 699).
Arratixako neskatillak txori-kopeta bikin eta izurrez betetako gona urdiñakin, hamaika haundikin alabak baiño gatz hobia erabiltzen eben. Ik. kopeta, txori.
kale-basarri. iz. (ETNO). Caserío situado en la calle o muy cerca. "Kalian bertan (edo oso hurrian) daguan basarrixa. Gehixenetan txikixaguak, barrixaguak eta lur gitxiagokuak".
Guria basarrixa zan, baiña probaderua bertan zeguan, Untzagia hurrian... Guria zan kale-basarrixa, ez dakizu? Neretako ez zan diferenziarik basarritik kalia.
andero. iz. (TE). Andero; persona(s) encargada(s) de llevar el féretro al hombro. Anda eruataille bakotxari esaten jako andero, hil-kutxia izan edo beste zeozer izan. Arrateko Amabirjiñian imajiña prozesiñuan eruaten dabeneri be andero esaten jakue. / "Se decía por antonomasia de los que conducen de oficio los cadáveres al cementerio" (TE, 137).
Anderuak eruan dabe Urkiko esparraura. / Amama hil jakun harañegun, eta anderotzia egokittu jakun anaiari eta bixori.