Eibar aldeko hiztegia
besada (besara). iz. (ETNO). Brazada, cantidad a transportar en brazos. Besuetan eruan leiken kargia.
Lehelengo ebagi eta soltian laga, lurrian. Eta hurrengo egunian, edo piskat sikatzen danian, lotu egitten da, azaua egitteko. Eta lagatzen ziran beti, bost, hamar edo hamabost. Kaso baterako, holan, hauxe distanziau. "Bostekuak" esaten etsen, "hamarrekuak" edo "hamabostekuak". Eta gero, batzera juaten zaranian, hamabostekua bazan, ba, "besaria" esaten jakon. Hori zan ohitturia, kontatzeko, eta ipintzeko, jakitzeko gitxi gorabehera. Esaten jakon "bostekuetan ipini" edo hamarrekuetan edo hamabostekuetan. Gehixenak, normalmente, bostekuak eta hamarrekuak izaten ziran. Eta soluan dibujua gelditzen da, urriñetik beiratuta; oso politta izaten zan. Garixa batzen danian hauxe forman ipintzen da, hillaran, kontran; eta beheko hillaria kontrara, holaxen. Urriñetik beittu eta basarri ingurua zuri-zuri. Ik. besakada, zama, karga. |