Herri kirolak


parreko (parretako, parretakuak). iz. Desempate [en el juego de bolos]. Bola-jokuan danak bota eta gero, parra egin dabenen artian parra hausteko egitten dana. Oiñ parrekuak bota zeinek irabazi erabagitzeko.  Pluralian erabiltzen da: parrekuak.


arrio egin. du ad. (TE). Echarse atrás, rajarse, achantarse. Atzera egin, kokildu. Hainbeste diru jokatu bere alde, eta arixak arrio ein dau laugarren topia baiño lehen. / Azken orduan ez dozula jokatu nahi? Hori arrio egittia da. / Ez eixozu arriorik egin, eixozu aurre, bildur barik. / Arrio, arrio, bildurtuta atzera ein dozue! Arrio eittia dok hori. / Hori entzun ebanian, bildurtu ei zan alemaniarra ta arrio ein ei eban. (Zirik 39). Ik. atzera egin, karraskadia jo.


harri-jasotzaille [harri-jasotzaile]. iz. (TE). Levantador,-a de piedras. Sanson beziñ indartsua Itziarko harri-jasotzaillia. / Jose Retolaza, Iturrino, fama haundikua zuan hemen, harri-jasotzailliak preparatzen, aixkolarixak eta idi-probak.... Ik. karga-jasotzaille.


harri-jasotze. iz. (TE). Levantamiento de piedras. Harri-jasotzia, indar-joko gogorra. Ik. karga-jasotze.


karga-jasotze. iz. (TE). Levantamiento de peso. "Gaur egunian harrixa jasotzen da gehixenbat, baiña lehen ingudiak, zorruak... be jasotzen ziran" (ETNO). / "Competencia de levantamiento de peso" (TE, 480). Karga-jasotze berua ei da domekan Deban. Ik. harri-jasotze.


asto-proba. iz. (ETNO). Prueba de arrastre de piedra tirada por burros o mulos. Ik. idi-proba, gizon-proba.


1 . bola. iz. (TE). Bola en el juego de bolos. Bolia jaurti eta kale eiñ. Ik. txirlo, birlo.


2 . aizkora (aixkora, axkora). iz. (NA). Juego rural de cortar troncos con hacha. Basarrixetan ez dao holan mutillik...: inddartsuak eongo dittuk baña ez aixkoran dabillenik eta ez harri-jasotzen. / Proba ipuin batzuk esatera eta gero hortik harri-jasotze eta aixkora eta danera pasauko gara orduan. / Aixkoria sasoi baten pixkat galduta egon dok. Ik. aizkora-joko.


2 . ohol. iz. (ETNO). Tabla sobre la que se lanza en el juego de bolos.  Boletako berbia da.


2 . karraskadia jo. esap. (TE). Rajarse, echarse atrás ; retractarse, cantar la palinodia. Atzera egin. Harek be, alperrik goittik ibilli, karraskadia jo dau azkena baiño lehen. Ik. arrio egin, atzera egin.  Oillar-jokuetatik hartuta, eguneroko beste kontu batzuetarako be erabiltzen da esakera hori, atzera egin daben lagunaren jokaeria adierazteko.