Grabaua
3 . sartu, sartze (sartutze). du ad. (ETNO). Incrustar, meter . Damaskinauan 2. eragiketia: punta lauzko sartzekuakin sakatuz urrezko harixa sartu egitten da erreixetan dibujo fiñetarikuak lortuz.
Urria sartuta gero urria tinkau egin bihar da puntzoiakin mailluka kolpe ariñen bittartez. Ik. damaskinau-eragiketak, matiau, perliau, sonbriau.
perliau, perliatze. du ad. (ETNO). Perlear. Damaskinauko 5. eragiketia: puntzeta batekin kanala egitten jako eta sakabokauakin zidarrezko bolatxuak ataratzen.
Gehixenetan, emakumiak izaten ziran etxietan perliatzen egitten ebenak. Ik. damaskinau-eragiketak, matiau, sonbriau.
sonbriau, sonbriatze. du ad. (ETNO). Sombrear. Damaskinauan 4. eragiketia: erliebe itxuria emoteko modelau antzeko bat.
Holan amaitzen da damaskinauko bihar asko, perliaua eruaten ez badau. Ik. damaskinau-eragiketak, matiau, perliau.
pika-zur. iz. (ETNO). Taco de madera para la pasta. Damaskinauan, pieza txikixak tinkatzeko pikian euskarri egitten daben zurezko takua.
Ondo gertatzen danian pika-zura, denbora askorako izaten dok.
2 . lora [lore]. iz. (ETNO). Punzón con extremo en flor; adorno en flor para escopetas. Puntan lora formia daukan puntzoia, grabadoriak eskopeta arruntian zenefak egitteko erabiltzen dabena; eskopetendako apaingarrixa lora forman.
Eskupeta mordo bati lorak ein biharra izan eban. (Zirik 13).
Ik. markadore, matiatzeko puntzoi, puntu-biribil, sakabokau, sartzeko puntzoi.
2 . arku. iz. (ETNO). Semi-sacabocados. Grabauko berbia da. Sakabokau-erdixa.
Ik. markadore, matiatzeko puntzoi, puntu-biribil, sakabokau, sartzeko puntzoi.