Albisteak Argitalpenak Estekak Hiztegia Twitter

Hiztegia

Berbia

Eskribidu billau nahi dan berbia. Erabili * ordezko moduan. Esaterako: era* (era-z hasten diran berbak agertuko dira). Edo *era (era-z amaitzen diran berbak agertuko dira). Eremu guztietan klikatu ezkero, atal guztietan billauko da berbia (adibidietan, jakingarrixetan...).  Zehaztasun gehixago nahi ezkero billaketa aurreratua erabili.

Albisteak

EIBARKO GAITZIZENEN LEHIAKETEA

Guztira 103 lagunek parte hartu dute lehiaketaren lehen zatian. Partehartzaile horiek 90 gaitzizen desberdin proposatu dituzte. Ikusi HEMEN eta eman botoa martxoaren 1a bitartean.

GAZAKO ZERRIA FILMA AZPITITULODUNA PORTALEAN

Otsailaren 18an Gazako zerria filma azpitituloduna ikusteko aukera egongo da PORTALEko Areto Nagusian. 3 emanaldi izango dira: 9:30, 14:30 eta 19:00.

Saio guztiak irekiak dira, baina lehenengo biak bereziki euskaltegietako ikasleei zuzenduta daude. Filmaren hizkuntza originala arabiera eta hebreera dira; azpitituluak euskaraz daude.

Sarrera doan da.

EUSKARAZKO PRODUKTUEN KATALOGOA. BULETINA

Ikusi Euskarazko produktuen katalogoaren BULETINA

Ikusi hemen Euskarazko produktuen KATALOGOA

EUSKARAK 365 EGUN EIBARREN BIDEOA

Abenduaren 3an, Euskeriak 365 egun Eibarren lemapean ospatu zen Euskararen Nazioarteko Eguna. Ekitaldia euskalgintzak antolatu zuen Udalaren laguntzarekin.

Badihardugu Euskara elkarteko kideak egun horretako irudiak grabatzeaz arduratu ziren eta HEMEN duzue emaitza. Honekin ere euskaraz gozatu!

EUSKARAREN AGENDA. OTSAILA

Agenda honetan Eibarren otsailean euskaraz izango diren emanaldi eta ekitaldien berri emango da. HEMEN ikus dezakezue. Erantsitako artxiboan ere ikus dezakezue.

EIBARKO GAITZIZENEN LEHIAKETA

Aurreko urteetan bezala, otsailerako Udal Euskaltegiak eta AEK-k udalarekin lankidetzan lehiaketa prestatu dute.

Aurtengo edizioan lehiaketaren gaia Eibarko gaitzizenak izango da. Izan ere, duela 25 urte argitaratu zuen Ego Ibarrak Antxon Narbaizak idatzitako Eibarko gatxizenak liburua.

Lehiaketa hau aitzakia izango da orain dela 25 urte kaleratutako liburuari hautsa kentzeko eta gaur egungo ume eta gaztetxo eibartarrei herri honetan hain errotuak egon diren gaitzizenen berri emateko.

EUSKERIAK 365 EGUN EIBARREN

Abenduaren 3an, asteazkenean, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da. Aurten Topagunearen leloa gai harturik antolatu du eguna euskalgintzak.

EGITARAUA

18:00 Udalbatzar berezia Eibarren euskararen erabilera arautzeko ordenantza onartzeko.

19:00 Toribio Etxebarria kalean (bustoaren aurrean) bertsoa eta manifestua irakurriko dira.

Ondoren, kalejira Untzagaraino. Partehartzaileei argi egiten duen zerbait eramatea eskatzen zaie (kandela, linterna...)

EIBARREN EUSKARAZ BIZI NAHI DUT IRUDIAK IKUSGAI

Irailaren 20an, Eibarren euskaraz bizi nahi dut egitasmoaren barruan egin zen azoka eta flashmobaren irudiak honako helbide hauetan dituzue ikusgai:

 

LANGABETUEK EUSKARA IKASTAROAK ERDI PREZIOAN

Eibarko Udalak ikasturte honetan euskara ikasi nahi duten langabetuentzako tasa bereziak onartu ditu. Horrela Udal Euskaltegian edo AEKn izena ematen duten langabetuek matrikularen erdia ordaindu beharko dute. Eibarko Udalak neurri honen bitartez Eibarko langabetuek euskara ikasi eta lana topatzeko erraztasunak izatea nahi dute.

Euskaltegietan euskara ikasi, maila hobetu edota ziurtagiriren bat lortzeaz gain, harreman sareak zabaltzen dira eta horrek ere lana topatzeko aukerak zabaltzen ditu.

Interesa dutenek jo dezatela euskaltegi hauetara:

EIBARREN EUSKARAZ BIZI NAHI DUT EGITASMOA

Datorren larunbatean, irailaren20an, Eibarren Euskaraz Bizi Nahi Dut egitasmoa burutuko da.

Egitaraua:

11:00-14:00 Euskararen Azoka Untzaga plazan

13:00 Flashmob-a "Euskaraz bizi nahi dut" Untzaga plazan

22:30 Betrso Musikatuak Txalatxa zelaian.

Aurtengo nobedadea flashmob-a da, 

Ikusi HEMEN  dantzarako pausoak, eta animatu larunbatean. Helburua ondo pasatzea da.