Helburu nagusia |
Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren helburu nagusia da euskaraz bizi nahi duten herritarrei horretarako aukerak bermatzeko behar diren hizkuntza-politikako neurriak erabakitzea eta bultzatzea. Euskal Herrian, maila pertsonalean, sozialean eta ofizialean, euskararen berreskurapen osoa lortzeko euskararen aldeko urratsak areagotzea. |
Helburu estrategikoa |
1 - Euskara ondorengoetaratzea |
Esparrua |
1.a - Irakaskuntza |
Neurria |
1.a.01 - Hizkuntza-politikaren arloan garatutako ekimenen eraginik aldekoena hezkuntza-arloan antzeman da, hain zuzen ere Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan. EAEn, irakaskuntza-sistemako B ereduaren eta bereziki D ereduaren onarpenari esker gertatu da euskararen areagotzea gazteenen artean. |
Ekintza
- Etorkinen seme-alaben integrazioa erraztu ahal izateko, euskaldundu daitezen neurriak hartu.
- Irakaskuntza sisteman sartzear dauden haurren gurasoei zuzendutako komunikazio ekintza zehatzak gauzatu (gutunak, hitzaldiak,... ) irakaskuntza eredu desberdinen helburuak azalduz.
- Lanbide Hezkuntzako zentroetan euskara sustatzeko laguntza ematea
|
Neurria |
1.a.03 - Egitarau zehatzak eratu eskolaz eskola, irakaskuntzarako ez ezik eskolako ekintza guztietako harreman-hizkuntza ere izateko, bai eta euskararekiko atxikimendua eta euskaraz bizitzen lagunduko duten ohiturak bultzatzeko ere. |
Ekintza
- Ahozko adierazmena indartzeko ekintzak burutzeko laguntza ematea
- Irakurzaletasuna bultzatzeko dauden ekimenen berri ematea eta horiek gauzatzeko beharrezkoak diren baliabideak edo laguntza eskaini
- Euskararen kalitatea hobetzeko ohiko akatsak zuzendu eta maila hobetzeko ekintzak bideratu.
- Ikastetxeetan euskararen normalkuntza planak martxan jartzeko eta daudenetan garatzeko laguntzak eskaini
- Ikasleak Interneten euskarazko edukiak aurkitu erabili eta ohitura sortzeko trebatu.
- Eusko Jaurlaritzak, foru-aldundiak eta bestelako erakundeek (Europako Batzordeak, Europako Kontseiluak,...) hizkuntzak sustatzeko kudeatzen dituzten programen eta dirulaguntzen berri eman
- `Euskara Zine Aretoetara? programan parte hartzera animatu eta hori gauzatzeko beharrezkoak diren baliabideak eskaini (zine aretoa, sarrerak merkeagotzeko dirulaguntzak, esku-orriak prestatzea...)
- Eskola barruko eta kanpoko komunikazioan (inprimakiak, bilera aktak, zirkularra,...) euskara erabiltzeko aholkularitza eskaini
|