Eguen Zuri. iz. ber. (TE). Jueves de Carnaval; Jueves Gordo. Eguen Zuri egunian, umiak koko janzten ziran. / Eguen Zuri egunian koko jantzi eitten giñan. Ene...! Erropia, zeozer, erropa diferentia! Ba, orduan ez zan frakarik eruaten ta frakia-edo. Ta gero, arpegixa pinttau ikatzakin! Honen tiok, baten, neri lustria eiñ zestan. Zapateri eitten jakue ba? Ta zeguan euzki bat... Ta jo-ta arpegi guztia erre! Eukiko nittun nik hamar urte-edo... Baiña dotore e! Ha eguna jai hartu, gero arratsaldian jantzi, ta etxerik etxe ibiltzen giñan. Gero dirua emoten zeskuen. Ik. koko-jantzi, koko jantzi, koko-moko jantzi.