gau (gaba, gabe). iz. (TE). Noche. Gaba, zerua izarratuta eta giro ederrakin, eguna bezelako pozgarrixa. / Neguan, gabia luzia izaten da. / Hau gauan ederra gaur, zeru izarratuakin! / Gaua = gaba. / Domeka gabe baten "Artobero" zerbait eranda, "albo-kargiakin" [...]. (Zirik 80).
Ik. gabaz. Bai mugagabian, bai deklinautakuan, berba polimorfikua da. Nominatibo singularra, esate baterako, "gaua, gaba, gabia" da, eta beste kasu guztietan be antzera egitten da.
gau argi. iz. (TE). Noche de luna; noche clara. Zorionian gau argixa genduan, iratargi osua zanetik. Anton. gau baltz, gau illun. Ik. gau zuri.
gau baltz. iz. (TE). Noche sin luna; noche oscura. Otsuan ahua baiño gau baltzaua zan, eta itsuan genbizen lastazauak amaittuta. Anton. gau argi, gau zuri. Ik. gau illun.
gau beranduan. adlag. (TE). Avanzada la noche. Bart, gau beranduan izan da su-kanpaia. / Gabian berandu batian sartu zan tabernan. (Zirik 17).
gau eta egun. adlag.-esap. (OEH). Día y noche, a todas horas. Batelari eitten eban andrazko bat zan, gau ta egun jendia igarotzen errixuan alde batetik bestera. (Ibilt 455).
gau illun. iz. (TE). Noche oscura; noche sin luna. Iratargi bako gau illuna gaurkua. Anton. gau argi, gau zuri. Ik. gau baltz.
gau itsua heldu. esap. (EEE). Anochecer; oscurecer. Gautu, illundu.
Gau itsua heldu baiño lehen Mañari aurrekaldian agertu zan Peru.
gau zuri. iz. (TE). Noche de luna; noche clara. Ama Illargixan gau zurixetan eitten zittuen euren adoraziñuak. Anton. gau baltz, gau illun. Ik. gau argi.
gau-zaintzaille. iz. (TE). Sereno; vigilante nocturno. Antxiñako gau-zaintzalliak ordurik ordu kantau bihar izaten eban zer egualdi zan kanpotik.