1 . izan, izate. da/du ad. (TE). Ser, estar; haber, tener. Aditz nagusixa da; irregularra.
Gauza bat da esan, eta beste bat izan. / Naiz, izan nintzan eta izango naiz. / Dana da; ez izan zana. / Ontxe ikusi da gizona dana. / Elixakuen drauna izan da. / Gure izatia, Jaungoikuagandik dogu. / "Munduan garanok", en vez de: "munduan garanak".
dala [dela]. mend. (OEH). Haber pasado el tiempo que se expresa. Denpora asko eztala [...]. (Zirik 67).
Ik. oin dala.
diranak eta ez diranak [direnak eta ez direnak]. esap. (OEH). Todo; todo y más. Kontau zetsazen uezabari ziranak eta ez ziranak. (Zirik 13).
ez da izango. interj. ¡No será verdad!. "Zerbaiti ezustekoa erizten zaionean esan ohi dena" (EEE, 33)
-Nahi badok sinistu, nahikua negar erain jestan kuadruorrek... -Ez dok izango! (Zirik 16).
ez izan atzo goizekua. esap. No ser (cosa) de ayer, no ser novedad . Haren hartuemonak ez dira atzo goizekuak
izan be (izen be) [izan ere]. lok. (TE). Ciertamente, de hecho, la verdad es que. Izan be erraldoi galanta hago hi. / Aberatsa zu izan be, dirua jaurtitzen ibiltzeko. / Zuk barrixak ekarri deiguzuzen zeregiñik ez dogu izan be. / Izan be, gizon bat zaintzeko eztago andrian moduko Guardia Zebillik. (Zirik 125).
izan ezik. adlag. (TE). Excepto, salvo, de no ser. Aparte lagata, kenduta.
Etorriko naiz oker haundiren bat izan ezik. / Bizixa izan ezik, ostiango dana galdu eben. / Baiña plaentxiatarrak konturatu ziran euskeraz tautik pe ez ekixela,
hasieran "Ola lagun" eta amaieran "Agur" izan ezik. (Zirik 40)
/ Ipuin hau Esopori be irakorri netsan. Baiña, Gertziako ipuinlari harek nun jasoko eban ba Plaentxian izan ezik? (Zirik 119).
/ Dukesia ta bere Dama guztiak dantzan ziran, berak gura eban Maittia izan ezik. (Ibilt 488).
Ik. alde batera, aparte, ezian, ezik.
izan ezin leikian. izond. (TE). Imposible, que no puede ser. Astunak gorutz eittia, izan ezin laikiana. Ik. ezindako, izan ezindako.
izan ezindako. izlag. (TE). Imposible. Izan eziña, izan eziñezkua.
Izana, ez izan izatia, izan ezindakua jaungoikuentzat be. Ik. ezindako.
izan izan. da/du ad. (TE). Haber solido . TEk holan definitzen dau: "ver. aux. pretérito absoluto" (TE, 451). Izatez, modala da; laguntzaillia.
Gaur aberats hau, izan izan zan eskian aterik ate baten baiño gehixagotan. Aspektu burutuan maiztasuna adierazteko erabiltzen da: izan izan, juan izan, egon izan, ikusi izan...
izango dan [izango den]. iz. (TE). Futuro, porvenir. Jaungoikua alde batera, (iñor ez da) izango dana aurretik dakixanik... Ik. datorren, etorkizun.
zana [zena]. izond. (TE). Difunto,-a. Gure aitta zana, oso mendizalia.
Izan-en adizkixa da: zan; mugatuan erabiltzen da: zana.