Bilaketa aurreratua

satandera
© Ezezaguna
satandera. iz. (TE). Comadreja (Mustela nivalis). "Lit.: señora de ratones" (AZ, 944). Gure basuetako beste friztixa asko bezela, satanderia be gastau da. / Aixerixia baiño txarragua satanderia. Satanderia oillotokixan sartzen danian, sekulako triskantzia egitten dau harek! Bardin jako oillo bat akabau, ala dozenia. Harek mobitzen dan guztia garbitzen dau. / Satanderia okerra dok, beti gaizki eiñ! Azaldegikuari oilluak jan etsazen. Horren problemia hori dok, beti gaizki eiñ, okerkerixia. Basakatuak be dana jan, ahal dan dana. Ik. ogigaztai.  Eibarren asko be gehixago erabiltzen da satandera izena ogigaztai baino. Dana dala, ogigaztai be ezaguna da, inguruko herrixetan holan darabixe eta (Bergaran, Arrasaten, Markiñan...).