Bilaketa aurreratua

uste
uste. iz. (TE). Opinión, creencia, parecer; propósito, intención, proyecto; esperanza. Zerbaitten gaiñian izaten dan iritxixa; asmua; esperantzia. Ustia da gauza bat, eta aurrera eruatia beste bat. / "Kalamatxinoa" zer zan ez ekixanak pe bere ustiak zittuan. (Zirik 33). / Bere ustiak eta guriak ez ziran bardiñak. (Zirik 50). Ik. asmo.
uste / ustez ... -(e)la. esap. (AN). Como si; parece que . Emoten dau / dirudi, badirudi ... (e)la. Uste zoratu egin naizela. / Uste itsasua dala. / "Hamen gauaz!" Ustez ein giñala gizon!. / Uste jan bihar nozula. / Uste alkar jan bihar ebela, eta fiestakua. / Uste ardixak jan bihar detsuela [txakurra]. / Haren azal leguna, uste aingeru batena (dala). / Uste katuak atxumurka ein detsula. / Uste bere bendian garala ostianguok. / [Guzurrak esaten] uste Arrajolako Anporra (dirala). (Ibilt 373). Ik. iratza, biharra egin, demandan, fiestako, hazka, leun, urratu, agintzaille, anpor, uste eze.  TEk ez detsa sarrerarik egin, baiña hainbat adibidetan darabil esapide egitura hau. Ikusi "Ik." sarreretako adibidiak.
uste barik. adlag. (TE). Sin esperarlo, inesperadamente; de improviso. Espero izan barik. Uste barik aberastu zan, osaba batek lagatakuakin. / Uste-uste barik estuasuntxo bat euki juagu. (Zirik 34).
uste eze (uste-ze, ustez e). lok. (IL). Parece que; como si. Konparaziño matiza emoten detsa esandakuari, baiña konpletiba itxuria be badaka. Harrotuta dabill, uste eze erregia dala. / Uste eze eurixa egin bihar dabela; horrek dira laiño baltzak!. Ik. ustez, uste / ustez ... -(e)la.
usterik bako. izlag. (TE). Inesperado,-a, imprevisto,-a. Usterik bakua zure etorreria. Ik. ustebako.
usterik gitxienian. esap. (TE). Inesperadamente, por sorpresa; sin avisar. "En el momento menos pensado" (TE, 719). Parabolako lapurra bezela, usterik gitxienian agertu da.
ustez. adlag. (TE). Al parecer, aparentemente, creyendo; en opinión de. Itxuria danez. Ustez dana zoian ederki, baiña itxulitara urten zeskun danak. / Bere ustez, ez ei zan bera lakorik. (Zirik 38). / Esan zetsan ustez izorra zala. (Ibilt 478). / Batela lotzen ziharduan artian, edo ustez lan horretan ziharduanaren papelarak eitten zittuan artian. (Ibilt 456). Ik. uste eze.
ustia erabili. esap. (TE). Tener el propósito, tener la intención. "Traer el propósito de" (TE, 719). Geure kontura ekitzeko ustia darabigu, uezaba beste bagarala pentsaurik. Ik. asmo, ustia euki.
ustia euki. esap. (TE). Tener el propósito, tener la intención. Aldi baten itsas onduan egoteko ustia daukat, sosiguz. Ik. asmo, ustia erabili.
ustian egon. esap. (TE). Estar con el propósito de; estar con la idea de / en la creencia de. Zeozen asmotan egon. / "Estar en propósito de" (TE, 719). Herri honetatik hanka eitteko ustian nago. Ik. asmo.
ustietan [usteetan]. adlag. (OEH). En opinión de. Euren ustietan ondo kantatzen ebelakuan. (Zirik 117).