Bilaketa aurreratua

zer
1 . zer (ze). gald. (TE). Qué. Nominatiboko formia da. Zer da hor dabillen zarata izugarri hori? / Zer gizon ez zan bigunduko ha umia ikustiagaz? / Zergaittik esan destazu guzurra? / -Zergaittik ein dozu hori? -Goguak emon destalako. Zeregaz neukalako. / Ze gauza ederra danok bat einda bizi izatia! / Zer gauza ederrak Jaungoikuagandikuak! / Zerek ekarri detsuz buruko min guzti hórrek? / Zergaittik dago aitta haiñ hasarria? / Zerk bildurtu zaittu ez agertzeko? / Zertako etorri giñan gu mundura? / Zertarako -ziñuan-, izugarrizko gerra hau? / Ia zer tamañokoak bihar ditturan. (Zirik 81). / Zer arraixo darabik? (Zirik 121). / Hi, esaidak aurtengo jaixetan zer piezatsuk jotia nahi dozuezen. (Zirik 20). / Zer iritzi jak konziertua? (Zirik 85). Ik. zer moduz, zer barri, haze, hara zer.  Izenordain zehaztugabe moduan, edo izenan onduan determinatzaille moduan erabiltzen da. Baitta egittura adierazkorretan be: ze(r)...! . Kasu markak hartu leikez: zerek /ze(r)k (ergatibua), ze(r)gaittik (motibatibua), zerta(ra)ko (adlatibo-destinatibua)...