Eibar aldeko hiztegia
Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
barri [berri].
1 . barri [berri]. izond. (TE). Nuevo,-a; recién . Oin dala gitxikua. / Aditza + barri, oin dala oso gitxi: etorri barri, ezkonbarri... Etxe barrixa ein bihar izan eben gure aurrekuak, dogun abizena guri gelditzeko [Etxebarria]. / Jausi dan etxia barrixa zan, hiru urte bez jaso ebela. / Biarrian (lanean) ikastera sartu barri zan mutil bati. (Zirik 57). Anton. zahar.
2 . barri [berri]. postp. (TE). Acerca de, sobre alguien o algo. Ezer jakiñ al dozu haren barri? / Zuk ondo dakizu Eibarko barri. / Ezin baña nik [makiñia] konpondu, etxakixat honen barri ta. (Zirik 46).  Asko erabiltzen da, batez be jakin aditzakin: norbaitten edo zerbaitten barri jakin.
3 . barri [berri]. iz. (TE). Noticia, novedad, suceso reciente. Eibarko barrixak ekarri deskuz handik etorri dan batek. / Herrixan zabaldu zan bolo-bolo Patxikoren heriotzaren barrixa.(Zirik 28).  Normalian pluralian erabiltzen da.
Barri On [Berri On]. iz. (TE). Buena Nueva, Evangelio. Barri Ona, hau da, Ebanjelixua, noiz heldu ete zan gure aldietara?
barri-barri [berri-berri]. adlag. (TE). Como nuevo,-a; completamente nuevo,-a . Erremedixo harek barri-barri laga nau. / Pintura aldi bategaz, barri-barri geldittu da etxia.  Indartzia nahi danian errepikatzen da: barri-barri.
barrien barri. adlag. (TE). De nuevo, nuevamente, otra vez. Barrien barri hasi bihar izan eban bizimodua. Ik. berriro, berriz.
zer barri (ze barri) [zer berri]. esap. ¿Qué hay de nuevo?, ¿qué tal?, ¿qué hay?. "Fórmula de abordarse las personas" (TE, 729). Ze barri Goimendixan? / -Zer barri gaztiak? -Betikua. Ik. zer da.