Landaren inguruko berbak


aletu, aletze. du ad. (ETNO). Desgranar. Idarrak eta babak gehixenbat. Ik. urkuldu, garaundu, harrotu, oskoldu, irakorri.


garaundu (garandu, garautu), garauntze. du ad. (ETNO). Desgranar. Garautu edo aletu, aliak burutik banandu. Ik. urkuldu, aletu, harrotu, oskoldu, irakorri.  Gitxi erabiltzen da; aletu eta urkuldu gehixago.


© Ezezaguna
otondo-bedar. iz. (ETNO). Betónica (Stachys officinalis).  Eibarren bertan ez dogu jaso, baiña Bergaran jasota dago, eta Eibarren izena ezaguna da.


artalora (arto-lora) [artalore]. iz. (TE). Flor del maíz. "Se entiende la florescencia masculina de la planta, y que luego de madurar las anteras se troncha para alimento del ganado" (TE, 171). Artalora batzen da soluan, ganauari jatekua prestatzeko. Ik. arto-bizar.


kipula-txorta [tipula-korda]. iz. (TE). Ristra de cebollas, manojo de cebollas. Txortaka saltzen da kipulia; hortik kipula-txortia.


araba-. aurr. (ETNO). Prefijo que añadido a otra palabra denota exótico, foráneo. Bertakua ez dan, edo kanpotik etorrittako animalixa eta landare klasiak adierazteko erabiltzen dan aurrizkixa. Ik. asto-, basa-, txori-.


bost-kantoi. iz. (ETNO). Variedad de manzana. Sagar garratz samar eta onak.


lorara etorri / juan. da ad. (ETNO). Florecer, cuando empiezan los primeros brotes. Nabua lorara doia; tximixak urten detse. / Hasi da pixka bat berotzen, eta badatoz udalorak lorara!. / Larrosak badatoz lorara baiña makal samar dagozela uste dot. Zorriz jositta dagoz eta indarra kentzen detse. / Okarana lorara datorrenian, hantxe agertzen dittuk (txori frutabatzailliak) eta "limpio" lagatzen juek!. Ik. loratu, zildu, garatu.


errege-sagar. iz. (TE). Reineta; manzana reineta. "Variedad de manzana, estimada como la mejor" (TE, 332). Errege-sagarrak daroiaraz gaixo batendako. Ik. errezil-sagar.


sagar-garratz (sagar-garaz). iz. (TE). Variedad de manzana, manzana amarga. Sagarrak talde haundi bittan banatzen dira: garratz edo gazixak batetik, eta geza edo gozuak bestetik (ETNO). / "Manzana de la variedad de las ácidas" (TE, 640). Batzuek nahixago izaten dabe sagar-garratza gezia baiño. Beste batzuk gezia lehenago garratza baiño. Ik. sagar-gazi.