amaraun (ameraun, amelaun). iz. (TE). Telaraña sin forma definida. Sapai haretan, amarauna bazan ugari. / Luziana! Hartiñ eskobia eta garbittixan ganbarako amaraun guztiak!. / Ohia lastamarrara bakua, hormak amaraunez beteta. (Ibilt 466).
Ik. masma-etxe, masmaratxa, masma-zulo, ameraun. Sare itxurakueri masma-etxe be esaten jakue; sare itxurarik ez daukeneri amaraun esaten jakue. (ETNO).
Koko izenak
masma-zulo [marasma-zulo]. iz. (TE). Tela de araña; telaraña. "Pabellón abocinado de la 'Tegenaria parietina'" (TE, 458). Hodi itxuria daken masma-etxiak, zulo itxurakuak.
Masma-zulo ingurura eulixa agertzia beste, zuk oiñ ein dozun pausua. / Masma-zuluak dittuk, ba, zelan esango deuat ba nik... Hodi itxuria daken masma-etxiak, zulo itxurakuak, horretxek dittuk masma-zuluak. Ik. amaraun, masma-etxe, masmaratxa.
txantxurkillo (zanzurkillo). iz. (ETNO). Tijereta (Forficula auricularia). Txantxurkilloz jositta dago keixia, kolkuan be sartu jata bat. / Hau be gaiztua da. Zanzurkillua esaten gentsagun guk. Sagarrian egoten dira horrek, bai. Ik. buztanbikotx.
arkakuso (arkakoso, arkakusu, arkakotso, arkakutso, arkakotsu, arkakotxo). iz. (TE). Pulga (Ctenocephalides, Pulex, eta beste batzuk). Satorra, lurpian bizitziarren, arkakuso hazixak jan eitten dabe. / Guk lehen beti esaten gentsagun "ardixa". Baiña "arkakosua" izen hobia izango da, ezta? Ardixa bestia be bada, eta.... Ik. ardi.
ur-buztan. iz. (TE). Sanguijuela (Hirudo medicinalis, eta beste batzuk). Lehenago, botikan saltzen ziran errekako ur-buztanak. / Ez dittuk hainbeste urte bez! Nere akorduan be saltzen jittuen botikan ur-buztanak. Ni neu be juanda nagok, amak esanda, botikara ur-buztanak erostera. Potietan saltzen jittuen, odola garbitzeko. Bai, bai, bai! Medikuak esanda! Zeozer osatuko zebelakuan! Jeseus! Ez dok gitxi aldatu mundua!. Ik. odol-buztan, uzan. Odol-buztan be esaten jako, eta auzo-herrixetako uzan be ezaguna da, baiña normalian ur-buztan da ezagunena.
"Javier Muguruza eibartar medikuak (1914-2002) jasotzen dau ur-buztanak saltzeko tradiziño hori bere txikittako narraziño baten" (AN).
erlamiño (erlabio). iz. (TE). Avispa (Vespa sp., eta beste batzuk). Erlamiñuan pikadia, erliana baiño bizixaua. / Bai. Ta zikiña, koko zikiña. Porejenplo, erlamiñuak? Madarixak eta melokotoiak? Oiñ? Ta sagarrak bigun samarrak diranak? Danak joditzen jittuek! Sagarra hau dok, eztok? Eta sartzen jok eztena esaten jakona, zulatzen jok, ta handik erdiko zereraiño usteltzen jok egun bi-hiru barru. Ik. kurrumillo. Bizkai aldeko kurumiño berbia ezaguna da, baiña ez da erabiltzen. (ETNO).
UZ: liztor.
erlamiño baltz [erlabio beltz]. iz. (TE). Abejorro. Erlamiño baltzak, zurian ataratzen dittu umiak.
2 . laba-txirtxil [labe-txirtxir]. iz. (ETNO). Cucaracha (Blatta eta Blattela generuak). Ik. kukaratxa.