barian pare. esap. (JME). Lentamente, como el limaco. Oso astiro. Aldamiño gaiñian barian pare mobitzen.
Koko izenak
1 . bare. iz. (TE). Limaco, babosa. Askotan, perretxikurik onenak bariak janda agertzen dira. / Behin baten amamakin juan pelegrinaziñora, eguna pasau edarki hantxe, eta bazkaltzen, olixo-azatan baria azaldu jakun!.
kurrumillo (kulumiño) [kurumino]. iz. (NA). Avispón (Vespa crabro). Erlamiñua eta kurrumillua ez dia bat. Kurrumillua da gorrixa eta horixa, eta izeten da potolo-potolua. Erlamiñuak eukitzen dittu franjak, horixa eta baltza: tripia luze-luzia eukitzen dau; frutan ibiltzen da gehixen. / Gaur umia kulumiñua baiño erriaua dao. Ik. erlamiño. UZ: liztortzar.
1 . laba-txirtxil [labe-txirtxir]. iz. (TE). Grillo doméstico. Laba-txirtxillak, Gabonetan be, ixildu gabe kantatzen dau.
1 . ardi. iz. (TE). Pulga (Ctenocephalides, Pulex, eta beste batzuk). Txikitxan, danok ardixak janda bizi giñan. / Ardixa esaten detsagu. "Arkakusua" daka izena horrek, baiña "ardixa" esaten detsagu. Oin arkakusua esaten dogu. Eske ardixak mendixan dagoz-eta! Baiña lehen beti ardixa; lehen "arkakusua" iñok bez, beti "ardixak". Ik. arkakuso. Gaur egunian ardi eta arkakoso (eta aldaerak), bixak erabiltzen dira; TEn sasoian, berak diñuanez, ardi zan gehixen erabiltzen zan berbia, bestia ezagutu bai baiña apenas erabiltzen ei zalako. Oin, nagusixenen artian gehixago erabiltzen da ardi; zenbat eta jende gaztiagua, orduan eta gehixago arkakoso.
ardi-kaka. iz. (TE). Excremento de pulga. "Señal que deja la pulga en los lienzos de la cama y la ropa interior" (TE, 150).
Barruko erropak ardi-kakaz beteta lehelengo egunetik. Ardi-korotz ardi ugaztunakin bakarrik erabiltzen da, sekula ez arkakosuakin. Ardi-kaka, ostera, bai batakin, bai bestiakin.
ardixak-jandako. iz. (TE). Picada de pulga, picadura de pulga. "Señal que persiste en la piel, de la succión de la pulga" (TE, 151).
Azal zurixan, ardixak-jandakua bizixago agertzen zan.