Neurrixak
hirukuartoko. iz. (TE). Moneda antigua de cobre de diez céntimos. Antxiñako txanponen bat. TEk hauxe diñosku: "En nuestros tiempos mozos, los viejos llamaban así a la moneda de cobre de diez céntimos, aunque no debía ser exacta la equivalencia, por quince céntimos hacían bost kuarto" (TE, 441).
Eutsi hirukuartokua, ogixa ekarri deirazun. Ik. errial, txakur haundi, txakur txiki, txikita, errialbiko, xemeiko.
besada (besara). iz. (ETNO). Brazada, cantidad a transportar en brazos. Besuetan eruan leiken kargia.
Lehelengo ebagi eta soltian laga, lurrian. Eta hurrengo egunian, edo piskat sikatzen danian, lotu egitten da, azaua egitteko. Eta lagatzen ziran beti, bost, hamar edo hamabost. Kaso baterako, holan, hauxe distanziau. "Bostekuak" esaten etsen, "hamarrekuak" edo "hamabostekuak". Eta gero, batzera juaten zaranian, hamabostekua bazan, ba, "besaria" esaten jakon. Hori zan ohitturia, kontatzeko, eta ipintzeko, jakitzeko gitxi gorabehera. Esaten jakon "bostekuetan ipini" edo hamarrekuetan edo hamabostekuetan. Gehixenak, normalmente, bostekuak eta hamarrekuak izaten ziran. Eta soluan dibujua gelditzen da, urriñetik beiratuta; oso politta izaten zan. Garixa batzen danian hauxe forman ipintzen da, hillaran, kontran; eta beheko hillaria kontrara, holaxen. Urriñetik beittu eta basarri ingurua zuri-zuri. Ik. besakada, zama, karga.
libralaun (liberlaun, liberlau) [libra-laurden]. iz. (TE). Cuarto de libra. Libra-laren (ETNO).
Liberlaunka kafia.
arra. iz. (TE). Palmo, medida longitudinal. Kana larena; 20,9 cm (ETNO).
Arra bete falta dau erreixarako. / Intxaur joten, txirikilletan eta beste joko askotan, arria izaten da neurri. / Arria, kaniketan-eta: "zenbat" eta "arra bira geratu dok", eta "Orduan neria: bat, bi, hiru... al sako!". Edo tokera, dirua botatzen paretera, ta bat llegau da, ta bestia arra batera geratu.... Ik. kana, oin, zehebete, kana-erdi, ontza, ontza. Artikulua hartzerakuan arria esaten da; eta batzuetan amaieran -a luzia baleuka legez egitten da: arraia. Arra bakarra danian arra bat baiño sarrixago erabiltzen da arra bete. / "Con acento prosódico en la primera a [árria]" (TE, 167).
kuartillo. iz. (ETNO). Cuartillo [un cuarto de azumbre o medio litro]. Likiduen neurrixa da. Azunbrian larena. / "medida de líquido, tres cuartos de litro" (ETNO). / Un cuarto de azumbre = 0,504 litros
Merixendatan kuartillo erdi ardau egunero eraten dau harek.
kuartillo t'erdi. iz. (ETNO). Tres cuartos de litro (aprox); cuartillo y medio (de azumbre). Likiduen neurrixa da. Gitxi gora behera litruan hiru laren.
ogerleko (ogorloko). iz. (TE). Duro, moneda de veinte reales. Hogei errialeko txanpona, bost pezetakua (ETNO).
Hamasei ogorlokogaz erosten zan ontzako urria. Ik. hogei errialeko, duro. Gaur egun behintzat, gitxi erabiltzen da.
azunbre. iz. (TE). Azumbre, dos litros (2 litros y 16 mililitros). "Medida de capacidad" (TE, 207).
Azunbrekua bete ekarrirazu Illariosianeti. / Lehen sasoi baten pasau jatan klinikatik etorri eta ur asko erateko esan esten. Ta eran be bai! Azumerdi beti, litro bat beti. Litrua erderaz da, e? Azunbria ipiñi ezkero nahikua da. Azunberdikua litro bat eta azunbria bi. / Esnedunagana juan da, ta orduan: "harek ez jakik litro bi zenbat diran; azunbria jakik harek, ta azunbria esan bihar dok". / Neurritik edateko bakarrik esan jestan neri, ta nik, esana betetziarren, basotik edan biharrian azunbreko neurritik edaten juat. (Zirik 94).
azumerdiko (azunberdi). iz. (ETNO). Medida para líquidos, un litro aprox.
txakur txiki. iz. (TE). Moneda de cinco céntimos; perra chica. "Moneda de cobre de cinco céntimos" (TE, 684).
"Cinco céntimos de peseta" (ETNO).
Txakur txikixari esaten gentsan, hala ohittutzen zalako, "xemaikua" eta baitta "lamaikua". Ik. errial, lamaiko, perro, errialbiko, xemeiko.
errial (erriel) [erreal]. iz. (TE). Real [moneda]; veinticinco céntimos de peseta. Pezeta larena; 25 zentimoko txanpona.
-Zenbat balio dau erroberuak? -Erriala. / Erriela; zuloduna zan oingo bosdurokuan baiño haundixagua bastante. Oingo duruan tamaño ingurukua, erdixan zuluakin, erriela. / Holako alanbrezko eraztun bat. Ta berba eitten laguna ikusten bazan, "tak!", emoten [zetsazun] zuk hari. Ta astian azkenian eukenak, erriela! Erriela txanpon bat zan, txanpon bat zan. Ta zapatu atsaldien ha zeukenak, "tak!", erriela emon biher maistriai! Ez dakit ezpanetako pintturia erosteko edo zetako izengo zeban, baiña astero erriela kobratzen zeban harek!. / Beiratu deixala zulo honetatik!: Paris, [...], danak ikusten dira errial bategaittik. (Zirik 46).
Ik. hirukuartoko, lamaiko, txakur haundi, txakur txiki, xemeiko.
errialbiko [erreal biko]. iz. (AS). Moneda de dos reales; cincuenta céntimos de peseta. Ik. hirukuartoko, txakur haundi, txakur txiki, xemeiko.
errialeko [errealeko]. iz. (OEH). Moneda de un real. Errial bateko txanpona.
[Azkoiti aldekoren batek] --Aizu: nik errialekua pagatu det ordea, eta ez det hemen ezertxo ere ikusten. (Zirik 46).
hogei errialeko [hogei errealeko]. iz. (TE). Duro; moneda de veinte reales. Hogei errialekua galdu jako etxetik honaxe bitartian. / Hogei errialekuetan hire bururik ezin leikialako kabidu. (Zirik 61).
Ik. ogerleko.