Jolas eta jokuak


txapuleros se le ve. iz. (ETNO). Txapuleros se le ve [juego]. Buztiñazko bolekin jokatzen zan; neskak eta mutillak. Katillu baten moruan ipiñi; ipurdixa mehia jartzen jakon. Eskuan hartuta esaten zan edo no. Botatzen zan. No esaten baeban eta zulua egitten bajakon, bestiak lokatziakin tapau egin bihar ha. Eta ez bazan apurtzen, norberak emon bihar berari zati bat.


astoka. iz. (TE). Juego: al potro, dólar. "Juego infantil, que consistía en ponerse doblados, con las manos apoyadas en las rodillas, para ir saltando sucesivamente sobre los compañeros de juego" (TE, 183). Astoka neu be banabil. Ik. burroka, astoka-txitxaka, kuarta-mantaka, saltalasoka, medioka.  Astoka jokatzeko modu asko dagoz, baiña danen oiñarrixa zera da: katibua makurtuta ipintzen da, eta beste guztiak gaiñetik saltoka pasatzen dira, jokuan arabera gauza desbardiñak egitten. Oin gitxira arte jokatu izan da eta azken urtiotan erderazko dólar izenakin ezagutu izan dogu. Jokuan arabera medioka, saltalasoka edo kuartamantaka be esan izan jako (ETNO).


parraparrian. iz. (ETNO). Bajar patinando sobre el culo, deslizarse patinando. Gaztetan frakak apurtu artian ibiltzen giñan parraparrian. / Fraka barrixokin parraparrian habil?! Joko haut gero!.  Umien jokua da. JSMek holan diño: "Generalmente juego de chiquillos que preparaban una pendiente arcillosa con agua (en ocasiones orina) para patinar más rápidamente en el tramo preparado al efecto" (in TE, 777).


pasa-muxu (pasa-misi, pasa-mixa). esr. (ETNO). Pasimisí. Jokuetako esakeria da. Zubixa egiñ eskuekin eta bestiak azpittik pasau. Azkena harrapau eta aukera bi emon: "Maillukixa ala Limoia". Azertau ezkero libre, bestela katibu; zubi izan bihar bera. Eta kantatzen zan: "Pasa muxu / pasa muxu / por las puertas de muxu". / Ala Jokin!, pasau!: "pasamixí, pasamixí, por las puertas de Madrí"; paxau! paxau hamendik!.


azkena ipurdi gizena. adkor. (ETNO). El último julio cagueta. Baten batek esaldi hori esan ezkero danak antxitxiketan hasiko dira, azkena ez aillegatzeko.


potxoloka. iz. (TE). Juego de canicas. "Kanika-jokua. Lurrian potxolua (zulua) egin eta ia bertan zeiñek kanikia sartu. Antxiña kanikekin ez eze, intxaurrekin edo kukusagarrekin be jokatzen zan" (ETNO). / "Juego infantil que se jugaba con nueces y con metras, a meterlas en el hoyo" (TE, 634). Plaza Barrixan potxoloka eitten genduan. / Potxolua ein ta haraxe botatzen; holan zulotxo bat egoten zan, potxolua. Bota ta haraxe zulora zeiñek hurrago... Gero holan atzaparrakin sartu, botatakuan ez bazan sartzen. Hiru edo lau kanikakin... danok bardin euki bihar! Ta haraxe zulora gehixen sartzen ebanak irabazi! Galtze zebanak emon bihar kanikia. Kanikak, geuk usatzen genduan kanikia, lurrakin eindakuak izaten ziran. Ximikua bost zentimokua izaten zan, ta bost zentimuan emoten zeben bost kanika.  Esaterakuan, azentua lehelengo silaban daroia: pótxoloka.


txirikilletan egin (txirikillian egin). esap. (TE). Jugar al calderón. "Makilla handi batekin, alde bietan punta zorrotza duen makilatxo bat jo egiten da, ondoren airean bueltaka dagoela, makila horrekin jo eta ahal denik eta urrutien jaurtitzen da" (EEE, 146). / "Juego rústico de los palos" (TE, 695). Garizuman, baserriko jolas bat zan -dantzarik eitten ez zan partetik-, txirikilletan eittia.


beleron. interj. (ETNO). ¡Por mí y por todos mis compañeros!. Libratzeko formulia harrapatze jokuetan.


txorromorro. iz. (ETNO). Juego de adivinar el dedo, chorromorro. Talde biren arteko jokua. Katibu darenak azpixan ipintzen dira, makurtuta, illaran; bestiak gaiñera salto egitten dabe. Gaiñekuen buru egitten dabenak, azpikuen lehelenguari atzamar bat ipintzen detsa lepuan eta azpikuak ze atzamar dan igarri bihar dau: txorro (lodixa), morro (erakuslia), piko (luzia), taillo (nagixa), ke (txikixa). Txorro-morro-piko-tallo-ke. Zein da?. Ik. astoka, burroka, astoka-txitxaka.


biñako [binako]. iz. (TE). Doble(s) en el salto a la cuerda. Eguntik gora eitten zittuan biñakuak neskatilla eder harek.  Pluralian gehixenetan: biñákuak.