Jolas eta jokuak


5 . bero. interj. (ETNO). Caliente-caliente; andas bien, andas cerca. Jolasetan zeozeren billa dabillenari esaten jakona ondo doiala aitzen emoteko. Anton. hotz.


2 . txirringa. iz. (ETNO). Juego en corro. Jokua da. Erdixan egoten zan bat begixak tapauta eta harek harrapatzen dabena berantzat. Ha barrura gero. Ik. txirringa, arimian salto, txilindruan.


afariketan ibili (afariketan jardun). esap. (TE). Actuar como niños; actuar sin responsabilidad, andar de cachondeo. "Se dice también así, cuando los mayores, faltos de juicio o seriedad, parece que actúan como niños" (TE, 109). Afariketan ibilli haiz ala, horretara agertzeko? / Gauzia benetan hartu biharrian, afariketan jardun dabe.


tarrua joten (tarruak joten). iz. (TE). Juego de niños, que se jugaba con la boina del que se la quedaba. "Juego infantil que precedió con mucho al fútbol. La pobre boina del castigado, recogida como una pelota, hacía de balón y el juego consistía en mantenerlo fuera del alcance del dueño, dándole con los pies entre todos los que intervenían en el juego" (TE, 671). Neguan, eskolara aurretik, tarruak joten eitten genduan. / Haintxe eitten genduzen gure erromerixa guztiak, zerian, Errebaleko pasialekuan. Fubola, orduan ez eguan fubolik orduan epokan, baiña tarrua joten! Tarrua zan... txapela biribildu, bai? ta ostikoka batera ta bestera. Holaxen dibertitzen giñan!.


oholuts. iz. (ETNO). Fallo de no acertar sobre la madera en el lance de la bola. Boletako berbia da, oholian ez jotian hutsa. Ik. bóleta, erdikuts, gaiñuts.


3 . tema. iz. (ETNO). Voz usada en el juego a pillar. Jokuetako berbia da, harrapatzen esatekua.


2 . lau. iz. (TE). Cuatro en los naipes, cuatro en la baraja. Lauakin, hiruan kiñua.


txaldun (zaldun). iz. (ETNO). Caballo [en las baraja]. Ik. baltzeko, txota.


bixak. iz. (ETNO). Término ritual del juego de tabas. Tortolosen jokuak daukazen lau zatixetako bigarrena: putsasaje, bixak, hirurak eta erregeak. Lau tortolosen alde bizkar-zabala ipini bihar da gorutz begira (ETNO). Esplikaziñua, detalle gehixagokin, ILek be emoten dau: IL, 81-82. Gero bardiñ egitten zan bigarren partiakin, baiña "bixak" esan eta tortolosak mahaira edo lurrera bota, eta oinguan alde bizkar-zabala jarri bihar da gorutz begira eta eskuan hartu. Ik. apone, asaje, tortolos, erregeak, hirurak, putsasaje.


saltalasoka. iz. (IL). Al potro, modalidad de salto sobre tres. Astoka jokuko modu bat da. Ik. astoka, astoka-txitxaka, kuarta-mantaka.  "Hiru lagun makurtuta, euren buruak alkarren onduan dirala eta besuekin bizkarretik alkarri helduta jartzen ziran triangulo moduko bat egitten ebela" (IL, 84). Gero bestiak gaiñetik salto egitten eben, baiña ez IL-ek, ez bere lagunak ez dakixe bata bestian gaiñera salto egitten eben, batonbat jausi arte, ala banan-banan pasau ahalian.