Eibar aldeko hiztegia
apone (apon). iz. (TE). Taba. Jolasian ibiltzeko bildots edo ardikixan hazurra.
Hainbeste ume izanda... Ene! Jolasian...! Pelotan ta harrapatzen ta... Oin baiño traste gitxiagokin! Zera, kaniketan, ta gero aponiak esaten jakon, bildotsan... zuk ez dozu jakingo... Badakizu zer dan aponiak? Bai, tortolosak! Harekin, aponetan ta.... Ik. asaje, tortolos. Eibarren tortolos eta asaje berbak erabiltzen dira gehixago. Apone berbia Agiñaga aldian erabiltzen da gehixago, eta tortolosetan egitteko kantuetan be bai:"Apone bat, apone bi, hiru apone, lau apone...".
|