Ume berbetia


apatx egin (apatxi egin, apitxi egin). du ad. (TE). Sentarse, en lenguaje infantil. Apatx eizu amatxon onduan, mama erateko. / Ein apatxi hor!. / Zer txiki?, nekatu egin zara ala? Ia ba, apatx egingo dogu hementxe. / Ia, maittia! egiñ apatx hemen, ia, apatx umiak!. Ik. apa egin.


1 . pitxi [bitxi]. iz. (TE). Cosa bonita, preciosidad; joya, adorno. Gauza politta, joiatxua, edergarrixa. Pitxia jantzi eta guazen apapara. / Ene!, ze pitxi ederra ipini detsun amatxok atzamarrian!. / Hori da pitxia politta! / Ze pitxi politta dakazun!. Ik. apain, apaindurixa.  Mugagabian pitxi eta mugatuan (salbuespenez) pitxia. Ume berbetan sarri erabiltzen da, eta batzuetan erderaz berba egitterakuan be bai.


3 . tutu. iz. (NA). Coche, automóvil. Ume berbetakua da. Zer?! tutukin zoiaz? / -"Hogei durokin "tutu" txikixa izen biharko dau!", -"Ba! halakotxia! Jo! baiña bizkor dabill!, "xxxxist!" ibiltzen dira!. Ik. papu-papu, popo.


2 . txutxu. iz. (ETNO). Tren. Ume berbetakua da.


mamelo. iz. (TE). Caramelo. Ume berbetan esaten da. Mamelo eske dago umia. / Umetxo, hartuizu mamelua, eta ez egizu negarrik egin.


tati. interj. (TE). Juego de ofrecer y no dar. "Eskindu, baiña emon ez (umiekin egitten dan jokua)" (ETNO). / "Juego que se hace con los niños, ofreciendo una cosa y hurtándola al producirse la reacción. Por lo común de la experiencia de la vida, también entra en el lenguaje de los mayores" (TE, 671). Borondate barik eskindu, eta tati ein zestan gaizto harek baietz esan netsanian. / Hartu hau, umia, hartu... Tati!.  Interjeziño moduan, edo aditz moduan be erabiltzen da.
tati egin. esap. (TE). Ofrecer y no dar; tentar. Eskindu eta emon ez; zirkin egin. Milla pezetakuakin tati ein zetsan. / Bazan, holako Urdei edo deitzen zetsen etxekalte bat, beti biharrari nundik tati edo zirkiñ egingo ibiltzen zana.


tete (pete ). iz. (ETNO). Chupete.  Pete (NA).


2 . koko. iz. (ETNO). Gallina. Oillua. Ik. purra.


2 . bapo. interj. (TE). ¡Bien!, ¡fin!. "Expresión con que se aplaude a los niños alguna acción" (TE, 217). Bapo!, dan-dana jan dozu!  Umiekin erabiltzen dan berbetan erabiltzen da gehixenbat.


nanan egin (ñan egiñ, ñañan egin). du ad. (TE). Comer. Nanan eizu maittiorrek haundi ein zaittian. / Bai, oiñ ez da esaten, lehenao esaten zan hori!; lehenaoko esaeria zan, "ez dago txitxiarik eta, ñan papa!". / Umetxuak oin ñañan egingo dau, ezta? polittorrek?.