Ume berbetia


papa. iz. (TE). Pan. Ez da bota bihar lurrera papa, pekatua dalako. / Hartu papa eta jan, neska haundi egin zaittezen. / Bai, oiñ ez da esaten, lehenao esaten zan hori!; lehenaoko esaeria zan, "ez dago txitxiarik eta, ñan papa!".


txatxa. iz. (TE). Niño en edad de echar a andar. Ume txikixak, oiñaz hasten diranian. TEk holan dakar: "Se dice de los niños balbucientes cuando echan a andar" (TE, 689). Hamen dator gure txatxa, bakar-bakarrik! Ik. hankagorri, ojalietako ume, dagoka, mantetako ume.


takatan (takatan-takatan, trakatan). iz. (NA). Caballo. Zaldixa. Han!, takatan!. Ik. trakatan-trakatan.  Sarrittan, repetiduta esaten da: "takatan-takatan".


4 . pospolin. iz. (ETNO). Vulva. Emakumien organo genitala. Zer darabizu, baiña, pospoliña bistan dakazula...! Ik. popolo, potxolin.


lo-lo egin. du ad. (TE). Dormir. Lolo eizu maittiorrek!. / Guazen lolo egittera, laztana, lolo, lolo, haundi egitteko.