Ume berbetia


1 . fu. iz. (NA). Fuego. Ume berbetan esaten da suagaittik, edo erretzen dabenagaittik: ekonomikia, plantxia... Kontuz! fu da hori!.


© Gorka Ortega
txatxur. iz. (NA). Diente. Txatxurrak urten detsue? ala ondiok ez?.


2 . fu. izond. (ETNO). Caliente. Txitxi fu dago ala?: eizu ba, fu!.


1 . bili-bili. iz. (TE). Pato, en lenguaje infantil. Bilixa, paittia. Ikusizu bili-bili mamatan. / Umetxuari bili-bili gustatzen jako, ezta umetxo?.


tete egin. dio ad. (TE). Pegar, azotar. Tete eizu zatar hori; ez zaittu ba maitte!. / Ume! geldi ez bazagoz tete egingo detsut.


popolo. iz. (ETNO). Vulva. Emakumien organo genitala. Ume berbetakua da. Hor, popolua bistan, ee!. Ik. potxolin, pospolin.


2 . pitxitxi (pitxi, pitxin). iz. / izond. (ETNO). Cariño, tesoro; apelativo cariñoso. Umieri esaten jakuen berba maittagarrixa: laztana, maittia, polittori.


papa. iz. (TE). Pan. Ez da bota bihar lurrera papa, pekatua dalako. / Hartu papa eta jan, neska haundi egin zaittezen. / Bai, oiñ ez da esaten, lehenao esaten zan hori!; lehenaoko esaeria zan, "ez dago txitxiarik eta, ñan papa!".


kon (kon-kon). adlag. (NA). Roto,-a. Ume berbetan: hondatuta. Jokiñ! hau kon!, kon dao, apurtuta: hau apurtuta!.


2 . potxolo. izond. (NA). Pocholo, bonito; cariño. Umiei esaten jakue, bokatibuan: maittia, kutuna,... Hola, potxolo!.  Potxolo mutillei zuzenduta daguanian eta potxola neskei.