Liñua eta ardilania
abarketero. iz. (TE). Alpargatero,-a; fabricante de alpargatas. Iraltserua, abarketerua, zapaterua, txisperua.
lixibontzi. iz. (ETNO). Tina para hacer la colada. Lixibia egitteko erabiltzen zan ontzixa.
Ik. tiña, lixi-poto.
tiña (tina) [tina]. iz. (TE). Tina de colada. "Beste gauza batzuen artian, lixibia egitteko erabiltzen zan ontzixa" (ETNO).
Tiñia jarri bihar dogu hamentxe, euri-urak batzeko. Ik. lixibontzi, lixi-poto.
laskittu, laskitze [laskitu]. du ad. (ETNO). Restregar la ropa. Erropak garbitzeko jaboiakin igurtzi. Lixibia jo.
Laskittu! Laskittu! Erropak laskittu! Laskittu da, jaboiakin zertu, erropia jo. Lehen askian onduan egoten zan losa bat, eta han joten zian. Edo lixibia. Lehenago, etxietan egoten zan lixiba-harri bat, harri sakon bat zulua eginda, eta han erropak eitten zian. Por ejenplo labadorian bonbuan modukua edo haundixagua, baiña harrixan einda. Izerak-eta, hamabostian behin, edo ohiak aldatzen zianian, han ipini, ta... Erropak ipintzen zian sutako hautsakin eta koipiakin! Orduan jaboirik ez zan. Sutako hautsakin ta gero erremua, erremu orrixak. Hor euki, ta gero lixibia jo esaten zan, askan aklarau, laskittua. Ik. jabonaduria egin, lauskittu, lixibia jo.
ameluta. iz. (ETNO). Hilo basto, segunda estopilla del lino. Liñutik hari klase bi etaratzen ziran: bata fiña, izpi goxo eta luzeduna, kirrua (izara eta barruko erropak egitteko); bestia latz eta takarragua, izpi motzekua, amelutia (alkondarak eta... egittekua).
Ik. kirru, kirru. Azkuek amelu eta amulu jaso zittuan Eibar inguruan, Mogelek amulu darabil, eta Bergaran be amulu jaso dabe (ETNO).