Gizartia
2 . bihar [behar]. iz. (TE). Trabajo, labor, tarea, quehacer. Astegunian biharra eiñ, eta jai-egunetan ibilli, hogei-errialeko bati begiratu gabe. / Badakigu bihar batzuek beste batzuek baiño hobiak dirana. Baiña, munduan danok baketan bizi bihar bagara, biharra dogu bihar-biharrekua. / Hobe heuke firin-da-faran ibilli barik biharra zintzo egingo baheu. / Eibarren krisis gogor bat izan zan, ta bihargiñik gehixenak bihar barik geldittu ziran. (Zirik 48).
/ Ezin igarri biharrian ala denpora-pasa ziharduan. (Zirik 55).
/ Burdiñako biharretan asko erabiltzen da zianurua. (Zirk 23).
/ Pernando gizajuak baeban nahikua bihar zutiñik egoten da ate-morroilluan giltz zulua billatzeko zelan izango zan ba gauza. (Zirik 37).
/ Hari [emaztiari] bihar zetsan mesedia, sarri auzuan eitten eban, nahiz bihar ixillian. (Ibilt 469).
/ Esr. Beti biharrian da kaka morralian.
Ik. lan. Eibarren biharra gehixago erabiltzen da lana baiño. / "En Eibar, este vocablo tiene uso dominante sobre su sinón. lana" (TE, 256).
sozialismo. iz. (TE). Socialismo, ideología. Sozialismuak eskatzen dabena da kapitalen jabetasuna edo eskubidia ez deixala izan batak eta bestiak, ezbada ze soziedadiak; hau da, herri guztiak bat einda. Kapitala aitzen dabe sozialistak, gaur eguneko erara biharra edo lan eitteko bihar dan guztia: lurra, makiñak, eskuetarako dirua eta gei edo materixalak.
sukalde popularrak. iz. (ETNO). Cocinas populares. 1914-1918 bittartian Eibarko industriak sekulako krisialdixak euki izan zittuan. Herrittar gehixenak gosiak zeguazen, eta udaletxiak sukalde popularrak ipini zittuan Untzagan bertan, eibartar guztiak merke-merke jan zeixen.
"Cocinas populares!" hori agertu zan "katorzian", gerria etorri zanian. Erdi edo hiru laren behintzat, geldittu ziran lanik barik Eibarren. Fronteria itxi ebanian Frantziak ez zoian grabaurik, damaskinaurik Frantziarutz eta armarik bez. Danak kalian edo gehixenak behintzat. Eta gose galantak pasau ziran. Eta sozialistak hiru eguazen orduan Ayuntamentuan, eta hórrek pentsau eben horixe sukalde popularrori ipintzia. Eta han, hutsa diruagaittik, bai bazkarixa eta bai afarixa lapikukadaka saltzen zan, merke-merke danendako. Ez zan bakarrik ha biharra ez eukenendako; eske eze herri guztiandako zan. Hori bi aldiz pasau da: bat hortxe egunotan, eta gero " mil novecientos veintian", huelgia egon zanian, bardiña ein zan; orduan be "cocina popular" ipini zan, eta lanik ez eukanak horixe rantxuori jaten eban hutsa diruagaz. Jateko onak, e!. Ik. krisis.
soziedade [sozietate]. iz. (TE). Sociedad; sindicato. "Sindikatuen aurretik bihargiñen interesen aldeko erresistentzia-soziedadiak. Sozialismuan lexikotik hartutako berbia." (ETNO). / "Sociedades de resistencia" (TE, 663).
Langilliak alkar aitzen ekin zetsenian, agertu ziran soziedadiak (gero sindikatuak esango jakuezenak ) jornalak jaso eta bihar-orduak laburtzeko.