Eibar aldeko hiztegia
Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
pieza.
1 . pieza. iz. (OEH). Pieza de máquina o mecanismo o herramienta . Makiña, mekanismo edo tresna baten osagai bakotxa,esate baterako: baskulia eskopetan. Baskulia pieza inportantia eskopetan. / Pieza fiña, gaizki akabauta, arlote gelditzen da. / Akabautako piezak dittuk eta kontuz akatsik atara barik / Dornuari berunezko ahuak ipintzen jakoz pieza fiñeri oratzerakuan, hónek ez orbantzeko. / Eskopetiak baskulan daroian zenbait pieza txikiren artian "boizetia" deitzen jakon bat be eruaten dau.
2 . pieza. iz. (ELH). Unidad de trabajo en piezas, pieza suelta . Lan-eredu baten arabera egindako banakako elementu bakotxa: hainbeste pieza orduko; pieza soltia. Hori pieziori, makiña honetan 60 pieza minutuko egitten ipini leike.
3 . pieza. iz. (OEH). Pieza musical. Pieza bat bi aldiz kantau biharra izan juek. (Zirik 85). / Hara, piezak nahi dozuezenak jo zeikiez. (Zirik 21). / Hi, esaidak aurtengo jaixetan ze piezatzuek jotia nahi dozuezen. (Zirik 20).
piezakuan. adlag. (TE). Trabajo a destajo, por pieza producida. Bihargiñari ordaintzeko moduetako bat: produzitzen daben piezako hainbeste (ETNO). Eibarren piezakuan lan eittia nahixago izaten dau bihargiñak. Ik. jornalian.