Albisteak

MUNDUARI ITZULIA COLISEOAN

Datorren larunbatean, otsailaren 23an, 17:00etan Coliseoan, Julio Verneren Munduari itzulia antzezlana eskainik dute GORAKADA taldekoek. Bertan munduari bira 60 minutuan emango diote.

Umorean, irudimen eta zuzeneko kantekin abentura itzela sortuk dute eta osoltza gainera eramango dute munduari emango dioten bira liliraarria.

Sarrerak 5€

Antzezlan hau 6 urtetik gorakoentzat da .

ZEIN DA EUSKARAZKO BERBARIK ZATARRENA? EMAN BOTOA!

Udal euskaltegiak, AEK-k eta Euskara-Kultura sailak elkarlanean euskarazko berbarik itsusiena hautatzeko lehiaketa jarri dute martxan.

61 lagunek hartu dute parte berba zatarrena proposatzeko orduan. Orain botoa emateko ordua da. Hirurogeita bat lagun horiek proposatutako berben artean eman botoa zeuri itsusiena edo desatseginena iruditzen zaizun berbari.

Oso erraza da, klikatu hemen, ikusi zein hitz dauden eta egin klik gutxien gustatu zaizunaren ondoan.

EUSKARAZKO HIRU ANTZEZLAN EIBARKO ANTZERKI JARDUNALDIETAN

Hiru dira aurtengo Antzerki Jardunaldietan eskainiko dituzten euskarazko lanak:

Lehenengoa Gorakada antzerki taldearen Munduari itzulia umeentzako antzezlana izango da, otsailaren 23an, arratsaldeko 5etan. Bertan, antzezleez gain, musikariak eta txotxongiloak ere ikusiko ditugu. 

IKT TAILERRAK LHko 5. ETA 6. MAILAKOENTZAT

Scratch ikastaroa eskainiko da zapatu arratsaldeetan Haur Liburutegian. Software honen bitartez matematika eta konputagailuei buruzko gauza garrantzitsuak ikasten dira.

Ikastaroa martxoaren 2an, 9an eta 16an izango da. Bi txanda egongo dira: 16:00-17:30 eta 17:30-19:00. Ikastaroaren prezioa 10€koa da Eibarren erroldatutakoentzat eta 20€ gainerakoentzat.

LEHEN HEZKUNTZAKO 3. eta 4. MAILAKO IKASLEENTZAKO IKT TAILERRAK

Lehen Hezkuntzako 3 eta 4 mailetako umeek ostiral arratsaldeetan 17:00-18:00 edo 18:00-19:00 bitartean Portaleko Umeen Liburutegian taknologia berrien bitartez marrazkiak, komikiak eta mekanografia lantzeko aukera izango dute.

Izena emateko epea: PEGORAn otsailaren 18tik 26ra, biak barne. Prezioa Eibarren erroldatutakoentzat 7€, gainerakoentzat 14€.

Tailerra egun hauetan izango da: martxoaren 1ean, 8an eta 15ean.

Landuko diren programak honako hauek dira:

MARTXOKO IRAKURKETA: EULIEN BAZKA

Marxoaren 5ean iluntzeko 7etan Hasier Etxeberriarekin berak idatzitako Eulien bazka liburuaren gainean berbalditxoa egiteko aukera izango da Portalean liburua irakurri eta interesa duten guztientzat.

Juan San Martin Udal Liburutegiak urtarrilean ekin zion euskarazko Literatur Tailerrari. Orainurtarrilean Twuist liburua irakurri eta Harkaitz Canorekin egon ginen, otsailean, berriz, Argiaren erreinuren gainean Joseba Lozanorekin jardun dugu.

SU HAIETATIK KE HAUEK LIBURUAREN AURKEZPEN-HITZALDIA MARKESKOAN

Iñaki Petxarromanek berriki argitaratu duen Su haietatik ke hauek liburuaren aurkezpena eta hitzaldia eskainiko dira Markeskoan.

Eguna: otsailaren 8a, ostirala

Ordua: 18:00

Hitzaldia irekia eta doanekoa izango da, eta ez da aurrez izenik eman behar.

Antolatzailea: UEU

 

BERBA LEHIAKETA

Udal Euskaltegiak eta AEK-k Euskara-Kultura sailarekin lankidetzan euskarazko berbarik itsusiena aukeratzeko lehiaketa jarri dute martxan.

ANDROID IKASTAROA ANTOLATU DUTE UEUk ETA ASMOZ FUNDAZIOAK

Android sistema eragileari buruzko ikastaro hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntzako, Landa Garapeneko  eta Turismoko Departamentuak babesten du. Doan da  eta online egitekoa.

Ikastaroa otsailaren 18tik apirilaren 31ra bitartean egin ahal izango da, eta 10 orduko iraupena izango du.

Informazio gehiago eta izena emateko hemen.

ARGIA SARIA DANTZAN.COM WEBGUNEARI

Aurreko ostiralean banatu ziren Usurbilen Argia sariak. Interneti dagokion saria bi webgunek lortu zuten: bersoak.com eta dantzan.com. web-orriek. "Internet bertsotarako eta dantzarako plaza digital bihurtu eta kulturaren arlo horien jarraitzaileei berebizko zerbitzua ematen die" nabarmendu zuen epaimahaiak.