Albisteak

TORIBIO ETXEBARRIA LEHIAKETAKO AZKEN ASTEA

Gaur kaleratuko dira Toribio Etxebarria lehiaketako azken asteko galderak.

Galdera horien erantzunak Juan San Martin Udal Liburutegira eramateko azken eguna azaroaren 29a da.

Erantzunak emateko inprimakiak erantsita dituzue, eta gaurko eta Kitto astekarian ere izango dituzue.

Galderen erantzunak bilatzeko liburutegira jo dezakezue.

Zorte on!

BIGARREN ASTEKO IRABAZLEAK TORIBIO ETXEBARRIA LEHIAKETAN

Aste honetako lehiaketako irabazleak honako hauek iza dira:

  • 12 urte artekoen sailean: Aner Gomez
  • Sail irekian: Cristina Aguirrebeña

Saria abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, emango zaie Pleno Aretoan 19:00etan

Erantzun zuzenak eta parte-hartzaile kopuruari buruzko informazioa erantsitako dokumentuan duzue.

 

KONTU KONTARI UDAL LIBURUTEGIAN

Datorren larunbatean, azaroaren 24an, Juan San Martin Udal Liburutegian zapatuko ipuina izango da 18:00etan.

Oraingoan Kontu kontari izena du ipuinak eta BADUT taldearen eskutik jasoko dugu.

Gogoan izan umeentzako ipuinak direla, baina gurasook ere gozatu dezkegula geure umeekin batera. 

SU TXIKIAN COLISEOAN

Su Txikian antzezlana Coliseoan izango da azaroaren 21ean, 22an eta 25ean euskaraz eta 23an eta 24an gaztelaniaz.

Emanaldi guztiak 20:30ean izango dira eta sarreraren prezioa 15€ da.

Su Txikian antzezlanak azken hamar urteetako zenbait pasarte eta ezinbeseko elkarrizketa sekretu taula gainera eramango ditu, bere lorpen eta frustrazio guztiekin eta baita ebre ondorioekin ere.

Informazio zabalagoa hemen.

 

BIGARREN ASTEKO GALDERAK TORIBIO ETXEBARRIA LEHIAKETAN

Gaur hasi eta azaroaren 22a izango da azken eguna bigarren aste honetako galderen erantzunak Juan San Martin Udal liburutegira eramateko.

Erantsitako artxiboetan dituzue UMEEN LEHIAKETAN eta LEHIAKETA IREKIAN parte hartzeko galderen inprimakiak.Gaur arratsaldean kaleratuko den ...eta Kito astekarian ere Sail Irekiko galderak izango dituzue.

Parte hartzaile bakoitzak erantzun orri bakarra erabili behar du lehiaketan parte hartzeko.

LEHENENGO ASTEKO IRABAZLEAK TORIBIO ETXEBARRIA LEHIAKETAN

Gaur, azaroak 16, ostirala, zozketa bidez jakin da zeintzuk izan diren 1go asteko lehiaketako irabazleak.

12 urte artekoen sailean Maria Taboada izan da irabazlea. 

Sail irekiko irabazlea Asier Esteban izan da.

Saria abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, emango zaie Udaletxeko Pleno Aretoan 19:00etan.

Zorionak biei!

Erantzun zuzenak erantsitako dokumentuan dituzue.

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA. TORIBIO ETXEBARRIAREN LANAREN JENDAURREKO IRAKURKETA

Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da. Aurten, azken urteetako ohiturari jarraituta, Eibarko Udalak ...eta kitto! Euskara Elkartearekin lankidetzan antolatuko du egun hori.

Egun horren helburuetako bat Eibarko elkarte eta erakunde ahalik eta gehien euskararen ingururan batzea izaten da. Aurten helburu horrekin egitarau zabala antolatu da.

TORIBIO ETXEBARRIA LEHIAKETA 1. ASTEKO GALDERAK

Gaur hasten da Toribio Etxebarriaren jaiotzaren 125. urteurrena dela eta, antolatutako lehikaeta.

Aste honetako galderak erantzuteko azken eguna azaroaren 15a, osteguna, da.

Lehiaketan bi sail daude:

  • 12 urte artekoena, hau da, LH osoko ikasleei zuzendua 
  • irekia, edonork parte hartzekoa adin mugarik gabe.

Oinarriak hemen

Galderen inprimakiak erantsitako artxiboetan dituzue.

TORIBIO ETXEBARRIARI BURUZKO LEHIAKETA AZAROAN

Aurten Toribio Etxebarriaren jaiotzaren 125. urteurrena betetzen da. Hori dela eta, Eibarko Udaleko Euskara-Kultura  sailak eta Juan San Martin Udal liburutegiak Toribioren bizitza, ibilbidea eta idatzitako obrak eibartarren artean ezagunago izan daitezen lehiaketa antolatu du.

Lehiaketa azaroan zehar burutuko da. Azaroaren 9an, 16an eta 23an kaleratuko dira galderak Eta kitto astekarian eta udalaren honako web gune hauetan: www.eibarko-euskara.com eta liburutegiko blogetan.

GAUR HASIKO DA EIBARRERA IKASTAROA MARKESKOAN

Gaur, azaroak 6, asteartea, hasiko da Markeskoan eibarrera ikastaroa. Ordutegia 18:30-20:30 izango da, eta asteartero burutuko da.

Ikastaroa Eibarko Udalak antolatu du Badihardugu Euskara elkartearekin lankidetzan.

25 lagun inguruk eman dute izena 10 ordukoa izango den ikastaro honetarako. 

Ikastaroa Eibarko Udalak indarrean duen Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren barruan kokatzen da. Bertako euskara landu, aztertu eta gordetzeko helburuarekin egiten da.