Albisteak

HITZALDIA: EIBARKO BERRERAIKUNTZA 1937-1957

Maiatzaren 8an, 19:00etan, PORTALEko Areto Nagusian Francisco Javier Muñozek Euskal Herrian eraikitzea. Eibarko Berreraikuntza 1937-1957 lanarren gaineko hitzaldia eskainiko du euskaraz.

Francisco Javier Muñoz  2009an Eibarko Udalak UEUrekin lankidetzan kaleratzen duen Juan San Martin bekaren irabalea izan zen, eta hitzaldi honetan aurkeztuko duen lana beka horren emaitza izan da.

Hitzaldia Eibarko bonbardaketaren 75. urteurrenaren egitarauaren barruan dago.

BIHAR ZAPATUKO IPUINA: "BIDAIAN"

Bihar, apirilak 28, hilero bezala, umeentzako zapatuko ipuina izango da Juan San Martin udal liburutegian, arratsaldeko 6etan

Ipuina Bidaian da eta Inguma antzerki taldeak aurkeztuko du.

Doan izango da. KUTXAk lagunduta.

 

BERNARDO ATXAGA PORTALEAN "BONBARDAKETAK 1937"

Gaur, apirilak 27, Bernardo Atxaga Portaleko Areto Nagusian izango da 19:00etan, Bonbardaketak 1937 liburua aurkezten.

BBK-k Literatura Sari Nazionalaren irabazle izan diren 4 idazleri bonbardaketen inguruko fikziozko liburua sortzeko enkargua eman zien:

Bernardo Atxagak Eibar aukeratu zuen, Ignacio Martinez de Pisonek Gernika, Jose Fernandez de la Sotak Bilbo eta Miguel Gonzalez San MArtinek Ezkerraldeko korridorea.

Liburu hori aurkezten izango da apirilaren 27an Eibarren Bernado Atxaga.

Gonbidatuta zaudete.

UEUko UDABERRIKO ESKAINTZAKO AZKEN IKASTAROAK MAIATZEAN HASIKO DIRA

UEUk udaberrirako prestatutako eskaintzaren barruan 10 ikastaro eskini ditu. Gehienak martxan daude dagoeneko. Egitarauaren arabera bi baino ez dira falta hasteko. Baina Sormena lantzeko tailerraren arrakasta ikusita, bigarren talde bat osatzea erabaki dute.

Maiatzean hasiko direnak:

AHOTSAK.COM EIBARKO IKASTETXEETAN

Ahotsak.com hezkuntzan egitasmoaren barruan Eibarko 3 ikastetxek aukera izan dute, bai Haur Hezkuntzan, bai Lehen Hezkuntzan Ahotsak.com elkarteak bildutako materiala ikasgeletan erabili ahal izateko.

Egitasmoa 2011-2012 ikasturtean jarri da martxan Eibarko Juan Antonio Mogel ikastetxean, San Andres ikastetxean eta Aldatzen. Ikastetxe horietarako bereziki elkarteak Eibarren egindako bideo eta audio grabazioen hautaketa bat egin du.

Ikastetxeek grabazioak material osagarri gisa erabili dituzte euren geletan.

MAIALEN LUJANBIO ETA JUAN PINILLA BIHAR COLISEOAN

Eibarko Bonbardaketaren 75. urteurreneko egitasmoaren barruan kokatua dago, bihar, Coliseoan elkarrekin eskainiko duten emanaldia.

Emanaldian Gerra Zibila izango dute gogoan, eta bertso, abesti eta poesian oinarritua egongo da. Bien ahotsez gain, argazkiak eta bideoak ere izango dira ikusgai, gerrak Eibarren izan zuen eragin latza gogora ekartzeko.

Eguna: apirilak 26, osteguna

Ordua: 20:30

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAREKIN EUSKARAZ

Gipuzkoako Foru Aldundiak herritarroi aukera emango digu, besteak beste, berarekin ditugun harremanetan euskara hizkuntza hobetsia edo partekatua izateko. Hori dela eta, errenta aitorpena baliaturik, Gipuzkoako Foru Aldundiak Ogasunarekiko harremanetan euskara hobestea proposatzen digu, eta beste foru departamentuei gure datu jakin batzuk uztea baimentzea.

Erantsitako dokumentuan ikusiko duzue nola hobetsi euskara Aldundiarekiko harremanetan.

IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK EUSKARAREN TRANSMISOARI BURUZKO II. MINTEGIAN

Maiatzaren 4 arte irekita egongo da Eibarren, maiatzaren 8an, Portalean, egingo den Euskararen transmisioari buruzko II. mintegian izena emateko epea. Interesatuta zaudetenok...Eta Kitto! Euskara elkartera deitu behar duzue (943200918) edo e-maila idatzi normalizazioa@etakitto.com helbidera.

Lekua: Portaleko Areto Nagusia

Eguna: Maiatzaren 8a, asteartea.

Ordutegia: 9:00-17:45 

Prezioa: 20€, bazkaria barne.

Hizlariak eta gaiak:

UMOREZKO BAKARRIZKETA EUSKARAZ GAUR PORTALEAN

Barry Manley irlandarrak umorezko bakarrizketa eskainiko du gaur, Portaleko Areto Nagusian, 19:00etan, ...eta Kitto! Euskara Elkartearen Illunabarrian egitasmoaren barruan.

Saioa euskaraz izango da. Eta umorezko saioan zehar bere ikaste prozesuaz jardungo du hasieran, eta ondoren Euskal Herria eta Irlandaren arteko konparaketa egingo du.

Informazio gehiago hemen.

DIRU-LAGUNTZAK UEUko IKASTAROAK EGIN DITUZTEN EIBARTARRENTZAKO

Eibarko Udalak Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eskainitako ikastaroak egin dituzten eibartarrentzako diru-laguntza deialdia kaleratu du. Emango den diru-laguntza matrikula kostoaren %50ekoa da.

Diru-laguntza eskatu ahal izateko honako baldintza hauek bete behar dira: