Albisteak

2010EKO LIBURURIK IRAKURRIENAK JUAN SAN MARTIN UDAL LIBURUTEGIAN

2010 urtean euskaraz gehien mailegatu diren liburuak honako hauek izan dira:

  • Bilbao, New York, Bilbao (Kirmen Uribe)
  • Mailuaren odola (Aingeru Epaltza)
  • Amaren eskuak (Karmele Jaio)

Umeei zuzendutako literaturan, honako hauek:

ESAERA ZAHAR SARITUA

Udal Euskaltegiak eta AEK-k Udalaren laguntzaz antolatutako Esaera Zaharren Lehiaketan, web orrian jasotako botuak eta epai-mahaiaren iritzia kontuan hartuta, "HARTZEKO PRONTO, EMATEKO TONTO" esaerak irabazi du saria.

Hiru parte-hartzaile izan dira esaera hori aurkeztu dutenak:

JABIER ZIARAN, ARRATE ARRIOLA ETA ITSASO IZAGIRRE

Euskararen eta Eibarko euskararen inguruko albisteak zure e-postan

Gaurtik aurrera www.eibarko-euskara.com web orrian jasotzen diren albisteak e-mail bidez zabalduko dira.

Banaketa hau bi helbururekin egingo da. Bata, bakoitzak bere ordenagailuan euskararen inguruan eta, bereziki, Eibarko euskararen inguruan sortzen denaren berri izatea; eta bestea, Eibarko euskararen hiztegia ezagunago egitea eibartarron artean.

Mezu hau jaso ondoren,ez baduzu gehiagorik jaso nahi, eten harpidetza honako helbide honetan: http://www.eibarko-euskara.com/harpidetu

Nabigatueuskaraz. com ekimena

Euskal internauten arteko ekimen berria sortu da. Nabigatzailea euskaraz konfiguratzeko kanpaina jarri dute martxan.

Zure ordenagailuko nabigazio hizkuntza konfiguratu nahi baduzu eta euskara lehenestsi nahi baduzu sartu www.nabigatueuskaraz.com gunean eta konfiguratu zure nabigatzailea.

Markeskoa jauregiaren erabilera lagapen hitzarmena luzatu da 5 urtez

Eibarko Udalak eta Udako Euskal Unibertsitateak, abenduaren 10ean, Markeskoa jauregiaren erabilera lagapen hitzarmenaren luzapena sinatu dute.

Lehenengo hitzarmena 2000ko azaroaren 28an sinatu zen 10 urterako. Dagoeneko epe hori igarota, beste 5 urterako luzatu da Markeskoa jauregiaren erabilera lagapen hitzarmena.

Hitzarmena sinatzen Miguel de los Toyos, Eibarko alkatea, Karmele Artetxe, UEUren zuzendari berria, eta Arantza Echaniz, udal idazkaria, izan ziren.

Zure hizkuntza-eskubideak ezagutzen dituzu? euskadi.net/elebide

Elebide hizkuntza eskubideak bermatzeko sortutako zerbitzua da. Bere zeregin nagusia hizkuntza-eskubideak sustatu eta bermatzea da, herritarrei babesa emanez.  

Serafin Basaurik jasoko du Oteizaren Txopitea eta Bakea eskultulturaren erreprodukzioa

Eibarko Udalak Serafin Basauriri emango dio aurten Txopitea eta Bakea, bizitza osoan zehar Eiabrko euskararen alde egiten diharduen lanagatik.

eibarko-euskara.com web gune berrituaren aurkezpena abenduaren 17an Portalean

Eibarko Udalak Euskara Mintegiarekin elkarlanean eibarko-euskara.com web gunea berritu du. Gune berrituan Eibarko euskara Hiztegiaren itxura gaurkotu egin da eta edukia orraztu eta txukundu. Atal berriak ere sortu dira: albisteak, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia, Eibartarren ahotan eta Ahotsak.com egitasmoekin loturak...