Albisteak

"GAUR EGUNGO MUNDUAREN HISTORIA" IKASTAROA MARKESOAN

UEUk eskainita Gaur egungo munduaren historia ikastaroa izango da Eibarren urriaren 20an hasita. Izena emateko epea irekita dago oraindik.

Ikastaroaren helburuak honako hauek dira:

EUSKARA FAMILIAN / FAMILIA EUSKARAN

Eibarko Udalak, beste hainbat gizarte eragilerekin batera (ikastetxeak, euskaltegiak, Berritzegunea, ...eta Kitto!, Astixa eta Multikirolak) Euskara Familian / Familia Euskaran kanpaina jarri du martxan.

Kanpaina honen bidez transmisioa bultzatu eta indartu nahi da, hau da, familiaren inplikazioaren garrantzia azpimarratu nahi da seme-alabak ondo eta erraz euskaldundu daitezen eta euskara erabiltzeko ohiturak har ditzaten.

ARGAZKIGINTZA DOKUMENTALA IKASTAROA MARKESKOAN (UEU)

Udako Euskal Uniberstaeak udazkenerako prestatu duen ikastaroetako bat da Argazkigintza dokumentala.

21 ordukoa izango da eta urriaren 19an hasi eta honako egun hauetan emango da: urriaren 19 eta 26an, eta azaroaren 2, 9,16,23 eta 30ean (asteazkenero), arratsaldeko 5etatik 8etara.

Ikastaroaren helburuak honako hauek dira:

GURASO EUSKALDUNEI ZUZENDUTAKO IRRATI TARTEAK

Urriaren 3tik azaroaren 11ra bitartean, Euskadi Irratian eta Radio Euskadin 190 irrati tarte emitituko dira. Horietatik 17 Eibarko Udalak izenpetuak izango dira.

Kanpaina honen helburua guraso euskaldunak bikote hizkuntza euskara izateak duen garrantziaz ohartaraztea da.

EUSKARAZKO 4. MAILAKO TITULO OFIZIALA LORTZEKO AUKERA

Eibarko Udal Euskaltegian 4. mailako taldea osatu da. Talde horren helburua 4. Hizkuntza Eskakizuna edo 4. mailako titulo ofiziala eskuratzea da.

Talde horretan izena eman ahal izateko EGA edo baliokide den agiriren bat izan behar da aurretik.

Klaseak astearte eta asteazkenetan izango dira 18:00etatik 20:30era.

Oraindik plaza batzuk badaude eta izena emateko epea urriaren 6 arte luzatu da.

Xehetasun gehiago nahi izanez gero, deitu 943 700912 telefonora edo idatzi euskaltegiaeibar@telefonica.net helbidera

 

Gurasoentzako euskara saioak

Aurreko urteotan bezala, ikasturte honetan ere, Udalak, AEK-k eta Udal Euskaltegiak elkarlanean kanpaina berezi bat egin dute gurasoak euskara ikastera animatzeko. Kanpaina horren barruan  HH eta LHko umeak dituzten gurasoei zuzendutako informazio-bilera egin zen irailaren 13an, eta interesa duenak aukera dauka oraindik izena emateko, Euskara sailera deituta (943708435). Diru-laguntza bereziak egoten dira 0-12 urteko seme-alabak dituzten gurasoentzat.

UEUk UDAZKENEAN ESKAINIKO DITUEN IKASTAROETAN IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK

UEUk eskaintza zabala prestatu du aurtengo udazkenerako ere. 9 ikastaro antolatu dituzte 3 jakintza alorretan sailkatuta: informatika eta teknologia berriak, giza eta gizarte gaiak, eta zientziak eta osasuna. Denak Eibarko Markeskoa jauregian eskainiko dira.

Izen-ematea irailaren 12an hasi da eta ikastaro bakoitza hasibaino astebete lehenago amaituko da. Lehenego ikastaroak urriaren erdi aldera hasiko dira, eta gainerakoak azaroaren hasieran.

Horra hor udazkenerako eskaintza:

GIPUZKOAKO BERTSOLARI TXAPELKETAKO FINAL ZORTZIRENAK EIBARREN

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final zortzirenetako saio bat Eibarren izango da, irailaren 24an, larunbata, 17:30ean hasita.

Emanaldia Coliseoan izango da, eta bertan lehiatuko dute Iñaki Gurrutxagak, Agin Rezolak, Jokin Labayenek, Nerea Elustondok, Felix Zubiak eta Iker Osak.

Saio honen eta txapelketaren gaineko informazio osoa www.gpuntua.com webgunean izango da eguneratua.

MULTIKIROLAK, KIROLA EUSKARAZ

Multikirolak Lehen Hezkuntzako 3, 4, 5 eta 6 mailetako ikasleei zuzendutako eskolaz kanpoko egitasmoa da. Gipuzkoa osoan burutzen da Foru Aldundiaren, udalen eta ikastetxeen lankidetzari esker.

Eibarren ahalegin berezia egiten da egitasmoa euskara hutsean garatu dadin. Horretarako kirol monitore euskaldunak   dituen enpresa kontratatzen da.

EUSKALTEGIETAN MATRIKULATZEKO EPEA ZABALIK

Irailaren etorrerarekin Eibarko euskaltegietan izena emateko epea ireki dute. Udal Euskaltegian irailaren 5etik 22ra egongo da matrikulatzeko aukera, eta AEKn irailaren 1etik 30era bitartean.

Ohiko klase presentzialez gain, autoikaskuntza bidezkoak ere egongo dira.

Udalak, AEK-k eta Udal Euskaltegiak elkarlanean kanpaina berezia egingo dute gurasoentzako. Kanpaina horren barruan  HH eta LHko umeak dituzten gurasoei zuzendutako informazio-bilera egingo da PORTALEan, irailaren 13an,18:00etan. Guraso horientzat diru-laguntza bereziak egoten dira.